Oianguren BHI -ko Hizkuntza taldeak proposamen bat luzatu nahi dizue. Jakin badakigu guztiok -gaztetxoak, gazteak eta helduak- irakurtzen dugula eta askotan tertulia informaletan irakurritakoa komentatzen dugula. Horregatik, txoko hau sortu dugu ideia nagusi batekin: denok izan dezagun nora jo irakurriz gozatzen ikasteko!
Baina Oianguren ez dago ikaslez bakarrik osatuta; ikasle, irakasle, guraso eta inguruko guztiok ere gonbidatuta zaudete txoko honetara. Asmoa horixe da, denon artean denontzako baliagarri izan daitekeen tresna eskaintzea bakoitzak bere maila eta gustuko irakurgaiak bila eta irakur ahal ditzan!
Irakurgaien erreferentziak emango dizkiguten erreseinak izango dira txokoaren lehengai garrantzitsuena eta pixkanaka denon gustuko diren liburuez betetzen joango gara. Guztion artean txokoa bizirik mantentzen saiatu behar dugu.
Ikasleak,irakurritako liburuaren gaiko irakaslearekin partekatuko du libuari buruzko aipamena eta irakasleak Irakurketa planaren arduradunari helaraziko dio. Azken honek, aipamen hori blogean txertatuko du.Irakasleok, gurasoak eta hezkuntza komunitateko guztiok hemen eskura daiteken inprimakia bete eta zuzenean administratzaileak kudeatuko du.
2019 ko Ekaina -Hizkuntza Proiektu Batzordea