EUSKERA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EUSKERA etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2025(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

AMEK EZ DUTE- KATIXA AGIRRE

 


SINOPSIA

Alice, ama gazte bat, bere bi seme biki jaioberriak hiltzen dituen ekintza ikaragarria burutzen du. Istorioaren protagonista, izenik gabeko emakume bat, Aliceren aspaldiko laguna da eta seme txiki baten (Erik) ama da. Aliceri buruzko albisteak haustura emocionala eragiten dio, eta haren kasua ikertzeko eta liburu bat idazteko erabakia hartzen du. Protagonistak Aliceren iragana argitzeko haien lagun komuna den Léarekin eta Jakes ikertzaile misteriotsuarekin topo egiten du. Bidean, bere semea ospitalera eraman dutela jakiten du, krisi pertsonal eta profesionala eraginez. Azkenik, Aliceren epaiketak bere erruduntasuna aitortzen du, baina zigorrik gabe askatzen dute, protagonista bere liburuaren helburua eta amatasunaren esanahia zalantzan jartzera eramanez.

IRITZI PERTSONALA

Liburu honek sentikorra iruditu zait, amek seme-alaba izan ondoren ditzuten zailtasunak eta beldurrak erakusten dituelako. Hala ere, liburuak zailtasunak izan ditu: hizt konplexu batzuk erabiltzen ditu eta ez ditut batzuetan ulertzen, eta istorioa noizbehinka nahasia iruditu zait, denbora-jauzi asko egiten dituelako. Gustatuko litzaidake konaketa linealagoa izango balitz. Azkenean, liburua irakurtzea merezi duela uste dut, batez ere amatasunari buruzko hausnarketa sakona egiten duelako. Gazteentzat bereziki interesgarria izan daiteke, amek egiten dituzten sakrifizioen inguruan pentsatzeko aukera ematen duelako.

ERRESEINAREN EGILEA: GREATINE AGHO

2025(e)ko apirilaren 28(a), astelehena

ZOAZ INFERNURA, LAZTANA- ANJEL LERTXUNDI

 


SINOPSIA

Rosa izeneko emakume bat Tomas izeneko gizon batekin ezkontzen da eta gasolindegi bat hartzen dute. Tomasen jarrera denborarekin okertzen hasten da eta Rosa gaizki tratatzen hasten da. Honek Rosari depresioa sortzen dio eta Inazio izeneko kamioi txoferrarekin maitasun harreman bat izaten hasten da. Tomasen egoera konpontzeko, Inaziorekin gizonaren hilketa planifikatzen hasten da. Tomas hiltzea lortzen dute eta istripu bat izango balitz bezala izkutatzen dute baina Rosak aztarnak uzten ditu eta horrek ondorio txarrak izango ditu.

IRITZI KRITIKOA

Liburua dexente gutatu zait. Oso istorio interesgarria dela iruditu zait eta Rosa eta Inazoren pertsonaiak gustokoak izan ditut. Haien maitasun debekatuaren istorioa asko gustatu zait eta pertsonaiak hobeto ezagutzen laguntzen du. Bestalde, Tomas eta Tomasen amaren pertsonaiak ez ditut gustokoak izan. Benetan pertsonai gorrotagarriak direla iruditzen zait eta istoriorako oso egokiak direla iruditzen zait. Orokorrean, batzutan astuna izan arren, oso liburu erraza dela iruditzen zait eta edonork irakurri dezakeela iruditzen zait.

ERRESEINAREN EGILEA: JAKES BERMUDEZ

ZOAZ INFERNURA, LAZTANA- ANJEL LERTXUNDI

 


SINOPSIA

Rosa izeneko emakumea behartuta ezkondu zen Tomasekin, gizonaren amaren nahia betez, nahiz eta bera guztiz gustura ez egon. Ezkondu ondoren, Nafarroako herri txiki bateko gasolindegi bat hartu zuten bizimodua ateratzeko. Denborarekin, egoerak okerrera egin zuen: Tomasen jarrera aldatu zen eta, gainera, bere amak bien arteko gatazkak areagotzen zituen. Giro nahasi horretan, Tomas Rosari tratu txarrak ematen hasi zen, batez ere mozkortuta zegoenean, irainak eta jipoiak barne. Egoerak gainezka egin zion Rosari, eta depresioan erori zen. Hala ere, espero ez zuenean, Inazio izeneko kamioilari bat ezagutu zuen, eta harekin maitasun harreman bat hasi zuen Tomasek ezer susmatu gabe. Rosa bere egoerari irtenbide bat bilatzen hasi zen, eta Inaziorekin batera Tomas hiltzeko plana egin zuen. Gau batean, Tomas eta Rosa elkarrekin zeudela, Inaziok Tomasi kolpe batez eraso eta bertan hil zuen. Ondoren, haren gorputza eta autoa amildegi batetik bota zituzten, istripu bat zirudien itxura emateko. Baina Rosak huts egin zuen xehetasun batean, eta hura garesti ordainduko du.

IRITZI KRITIKOA


Liburuaren osagaiak eta pertsonaiak gehien gustatu zaizkidan gauzak dira. Nire momentua gustokoena Rosaren eta Tomasen arteko tentsioan eta erabaki gogorrean oinarritzen da, Rosaren izaera eta haren buruaren barruan gertatzen diren borrokak oso ondo islatzen direlako. Momentu horietan, egia eta gezurra, maitasuna eta manipulazioa nahasten dira, eta horrek interesa sortzen du. Izan ere, liburuak emozioak eta tentsioa sortzen ditu, baina nire iritziz, narratiba batzuetan gehiago sakondu ahal zen, adibidez, Rosaren barne-konfliktoak eta haren motibazioak gehiago sakonduko nuke, bere sentimenduak gehiago aztertuz. Horrek guri pertsonaia hurbilago izatea eta gehiago ulertzeko aukera emango liguke. Bukaera emateko, izenburua, "Zoaz infernura, laztana", aproposa iruditzen zait, izan ere, liburuko protagonista, Rosa, bere buruan errua eta amorea, maitasuna eta hilketa nahasten ditu, eta horrek bere barne infernua sortzen du. Hori "infernura" joatearen ideiarekin oso lotua dago. Beste izenburu bat bururatzen zait: "Maitasunaren iluneko erabakia".

ERRESEINAREN EGILEA: PATXI JUSTO

2025(e)ko apirilaren 26(a), larunbata

AITATEN ETXEA- KARMELE JAIO

 



SINOPSIA

Ismael izeneko idazlearen istorioa kontatzen du, baina blokeatuta dago bere nobela berriarekin. Gainera, gauzak okertu egingo dira bere bizitzan, bere ama gaixotu egin dela eta, bere aitaz arduratu behar duenean. Jasone, bere emaztea, idazlanaren lehengo irakurlea eta zuzentzailea. Ismaelen emaztea gaztetan idazlea izan zen, gero idazteari utzi ziona, baina azken urtean, gauetan ordenagailuaren aurrean, sekretuan berriz idazten hasi zen. Maskulinitatea eraikitzeko eta transmititzeko moduez eta orokorrean generoak emakume eta gizonen bizitzetan duen eraginez hitz egiten du eleberriak.

IRITZI KRITIKOA

Eleberria asko gustatu zait. Ismaelen borroka emozionala hunkigarria iruditu zait. Karmele Jaiok oso ondo deskribatzen ditu tokiak eta pertsonaiak, are gehiago pertsonaien emozioak eta sentimenduak zehazki aztertzen ditu. Baina, liburuaren egitura nahasi samarra iruditu zait.

ERRESEINAREN EGILEA: NAHIA MARTIN

IHES BETEA- ANJEL LERTXUNDI ESNALSI

 


SINOPSIA

Warner gazte hitlerzale bat da gerra aurreko Alemania nazian. Sekretu handi bat gordetzen dute bere familian, eta sekretu hori ageriko egiten denean, ihes egitera behartuta egongo da Warner Europan barrena: Triestera aurrena, Frantziara gero. Lertxundik, hausnarketa eta ekintza, suspentsea eta jakin-mina elkar txandakatuz darama irakurlea oztopoz oztopo azken liluragarriraino. Eleberri honek ez du inor hotz utziko. Gogoan iltzatuta geratzekoak dira gertatzen diren gauzak, esaten diren hitzak, isiltzen direnak, eta, batez ere, bere orrialdeetan barrena aurkezten zaizkigun pertsonaia gogoangarriak eta haien historia hunkigarriak.

IRITZI KRITIKIKOA

Liburu hau oso interesgarria izan da, historia nola tratatzen duen barruko ikuspuntu batetik... Judutarren ikuspuntua, errepresioa... Gai hauek ondo tratatzen ditu. Hala ere, liburuan gauzak oso motel gertatzen dira, eta zer gertatuko den jakitea ere erraza da hautematea.

ERRESEINAREN EGILEA: ANDER LORETEGUI

SOFIA PETROVNA- LIDIA TXUKOSVSKAIA

 


SINOPSIA

Stalingo Purga Handian, 30eko hamarkadaren amaieran kokatzen da historioa. Sofia Petrovna izeneko ama alargun bat Sobietar sistemaren fededuna da. Bere bizia bere semean eta lanean zentratua dago. Sofia idazkaria da Leningradoko argitaletxe batean. Bere semearen izena Koali da. Izan ere gauzak ez dira beti pozgarriak Sofiarentzat. Bere semea atxilotua izaten da. Sofia ahal duena egiten du Sobietarren auka eginez, bere hasierako fedea alde batera utziz, eta bere semearen hobebeharrez.

IRITZI KRITIKOA

Oso liburu interesgarri bat iruditu zait. Berari esker Errusian 1930eko hamarkadan herrialdean zegoen egoera ulertzeko erabilgarria iruditu zaidalako. Hala nola liburuak erakusten du nola Sobietar Batasunaren alde ez zeuden pertsonengan errepresio bortitzak izaten zirela, eta pertsona asko atxilotuak izan zirela arrazoirik gabe. Baita ere erakusten du, kasu honetan Sofiaren bitartez, nola jende askok sistemaren pentsamendu positibo bat zuela, benetan sistema oso gogorra izan arren. Kontatzen duen historia ere unkigarri iruditu zait, hala nola ama batek bera bakarrik eta bere bizia arriskuan jarriz bere semeari laguntzeko bere eskuetan dagoena egiten duelako.

ERRESEINAREN EGILEA: LIER GUTIERREZ ERAS








SOFIA PETROVNA- LIDIA CHUKOVSKAIA

 


SINOPSIA

Sofia Petrovna Sobietar Batasuneko herritar bat da, mekanografo gisa jarduten duena bertako editorial batean. Mediku ospetsu baten alarguna denez, bere itxaropen guztiak semearengan ditu jarrita. Nikolái, ingenieritza ikasten ari den gazte perfekzionista bat da. Sofiak, Sobietar Iraultzaren aldeko giroa gustoko du, bere semeak bezala, zeina gazteetatik “Komsomol” erakundeko kide den. Sofiaren bizitza, bere lanean eta semaren zaintzean oinarritzen da bereziki baina denbora ateratzeko gai da bere lagun Natasharekin egoteko. Urte batzuk igarota, Nikolái, ingeniari eder eta langilea bihurtzen da zeinak Leningradotik hurbil dagoen herri batean lan egiten duen. Izan ere, egun batean dena aldatzen da. Sofiak lan egiten duen lantegian atxiloketak egiten hasten dira; Sofiak asko miresten duen zuzendaria, lankideak… Baina egoeraren gailurra, Nikolái atxilotzen dutenean gertatzen da. Hortik aurrera Sofiari mundua gainera etortzen zaio, orain arte erabat ezezaguna zaion mundu batean ikusten da. Kartzela eta polizia-etxeetan ilara luzeak egin behar izan ditu, lorik gabeko gauak… Horrenbestez, egoera konpontzearren informazioa eskuratzen saiatuko da, semaren atxiloketaren arrazoia zein izan den jakiteko, non dagoen jakiteko… Eta prozesu guzti honek hilabeteak emango dizkio.

IRITZI KRITIKOA

Nire aburuz, Sofia Petrovna liburua, tristea eta sakona izan da. Izan ere, familia askoren egoera kontatzen baitu, non emozioak isiltasunean mantentzea behartzen duten. Eszena dramatikoak eta odoltsuak ez dauden arren hunkitu eta tristarazi egiten zaitu liburuak transmititzen duen sufrimendu hori. Hala ere, badaude zenbait gauza aldatuko nituzkeenak, Adibidez, Natasha edo Aliken pertsonaiei sakontasun gehiago emango niekeen; haien sentimenduei eta ikuspuntuei bereziki. Bestalde, izenburua aproposa iruditzen zait. Azken batean, protagonistaren izen abizenak baitira. Bere izena soilik agertzean erakusten du istorio hau bere inguruan joango dela. Beste izenburu bat jartzekotan, “Isiltasunaren zigorra” jarriko niokeen, arestian aipatu dudan bezala sentimenduak ezkutatzea beharra ikusten baitu. Nire pertsonaia nagusia, Sofia izan da, bere indarra eredugarria dela iruditzen zaidalako. Azken batean, ikusten delako ama batek zer egingo lukeen bere semea salbatzeko. Azkenik, liburu honek gogeta eginarazten du, nola sistemek pertsona arruntak zapaltzen dituzten, eta nola, gehienetan, egia onartzea baino errazagoa den gezurra esatea eta sinestea, min gutxiago egiten baitu.

ERRESEINAREN EGILEA: ANA IZAGIRRE

ZOAZ INFERNURA LAZTANA- ANJEL LERTXUNDI

 


SINOPSIA

Rosa izeneko emakume bat, behartuta Tomasekin ezkondu zen eta Nafarroako herri txiki bateko gasolindegia hartu zuten haien bizimodua aurrera ateratzeko. Gizonaren amak nahi izanda ezkondu ziren, nahiz eta emakumea guztiz gustora ez egon. Martxa horretan, gauzak okertzen hasi ziren eta Tomasen jarrera aldatu egin zen. Tomasen amak, egoera okertzen zuen eta haien arteko liskarrak areagotzen zituen. Gizona egoera horietan Rosa jipoitzen hasi zen. Tratu txarrak, hala nola, irainak eta jipoiak, nagusiki, Tomas mozkortzen zenean jasotzen zituen. Honela, Rosa depresioan erori zen egoera hark guztiz gainditzen baitzuen emakumea. Nolanahi ere, gutxien espero zuen unean Inazio kamioiko txoferra ezagutu zuen eta harekin maitasun harreman bat izatea erabaki zuen, Tomasek horren berri izan gabe. Protagonistaren egoerari irtenbidea emateko, Rosari Tomas hiltzearen ideia bururatu eta Inaziorekin batera hilketa planifikatuko du. Gau batean, Tomas eta Rosa elkarrekin zeudela, Inaziok Tomasi kolpe bat eman eta bertan hil zuen. Tomas eta haren autoa amildegi batetik bota zuten, istripua izan zenaren itxura egiteko. Hala ere, Rosak akats bat egin zuen eta garesti ordainduko du horregatik.


IRITZI KRITIKOA

Liburu honetan gehien gustatu zaidana lantzen dituen gaiak izan dira. Genero indarkeria bezalako gai gogor bati heltzeko oso modu hurbila iruditu zait. Gainera, psikologoarekin egindako saio itxurako egiturak Rosa barrutik ezagutzeko aukera ematen du, bere kontraesan guztiekin, bere minarekin eta askatze nahiarekin. Bestalde, liburua astun xamarra iruditu zait eta agian bukaera pixka bat gehiago garatzea gustatuko litzaidake. Rosaren askatasunaren alde egiten du istorioak, baina galdera batzuk irekita uzten ditu. Itxiera argiago bat eskertuko nuke. Izenburuari dagokionez, “Zoaz infernura, laztana” ironikoa eta egokia da. Esaldi bakar batean laburbiltzen du Rosaren eta Tomasen arteko harremana definitzen duen maitasun, gorroto eta menpekotasun nahasketa hori. Indartsua da eta oso ondo islatzen du gatazkaren mamia.

ERRESEINAREN EGILEA: LIBE IRIZAR

HAN EZ BANEGO BEZALA- Slavenka Drakulic


SINOPSIA

Han ez banengo bezala eleberra 1992. urtean dago girotuta, Bosniako gerraren aldirik latzenean hain zuzen ere; eta gerraren alderdirik izugarrienetariko bat erakusten du: emakumeen aurkako bortizkeria. Horretarako, emakume baten historioaz baliatzen da. Emakume hori S. da, eta liburuan zehar agertzen diren emakume zein gizon guztiak anonimoak dira, euren pribatasuna bermatzeko. S. ren testigantza gizatiar eta urratzailearekin, Bosniako gerran egindako hainbat sarraski azaltzen ditu modu errealistan; emakumeek pairatu behar izan zituzten abuso sexualak ez ezik, gizon musulmanek jasan behar izan zituzten torturak eta hilketak ere aipatzen ditu. S., protagonista, bosniar gazte musulmana da, herri bateko eskola batean irakasle gisa lan egiten duena. Egun batean, soldadu serbiarrek kontzentrazio-esparru batera eramaten dute. S.k entzunda zeukan gerran zeudela, baina ez zion jaramonik egin nahi, beste alde batera begiratu nahi zuen, eta gertatzen ari zena berarekin zerikusirik ez balu bezala jokatzen zuen. Hortaz, familiarengandik bananduta, beste emakume nekazari batzuekin batera giltzapetu zuten. Hasieran, hitz egiteko beldurra erabatekoa zen; soldaduek esaten zutenari men egiten zioten birritan pentsatu gabe. Hala, euren dirua eta bitxiak eman zizkieten, gauza baliotxurik geratu gabe. Gainera, emakume jakin batzuei deitzen zieten, gerora bueltatzen ez zirenak. Zurrumurruak zeuden bortxaketak jasaten zituztela, baina S.k ez zuen uste berari gertatuko zionik. Hala ere, egun batean S. hartu eta eraman egin zuten. Orduan gertatu zenari buruzko deskribapen latza egiten du: 3 soldaduek bortxatu egin zuten. Are gehiago, tratu txarrak ere jaso zituen eta erabat abailduta utzi zuten, kasik hilda. Hurrengo egunean, emakumeez betetako gela batean iratzarri zen, gorputz osoa ubelduta zeukala. Emakumeen gela deitzen dietela jakin zuen beranduago. Egun hartatik aurrera hasi zen benetako infernua; gauero etortzen ziren soldaduak emakumeen bila eta erabat ahulduta eta minduta iristen ziren, abusu fisiko, sexual eta psikologiko sistematikoak pairatuz. Deskribatzen duen egunerokoaren bidez, izugarrikeria, gizatasuna galtzea eta biktimak isilaraztea islatzen du. Haatik, egun batean S. deitzen dute kapitainarenera joan dadin. Izan ere, elkarrizketaren bidez, S. ohartzen da kapitaina bakarrik sentitzen dela eta seguraski sexu-irrika duela. Are gehiago, ziur dago bera aukeratu duela esparruan ikasketak dituen emakume bakarra delako. Handik aurrera, kapitainarekin harreman bat eratzen du, horrek hainbat pribilegio ekarriko zituelako kontzientziarekin. Horrela S.k, behintzat, lortzen du tratu txarrak ez jasotzea. Hilabeteak pasa ondoren, preso-trukearen zurrumurruak darabilte esparru osoan, eta hasiera batean sinesten ez bazuten ere, azkenean iritsi zaie handik alde egiteko ordua. Era berean, preso izatetik iheslari izatera pasatu dira bertako emakume guztiak. Dena den, sufrimenduaz haratago, testuak azaltzen du nola saiatzen den protaginista bere nortasuna berreraikitzen eta bere gizatasuna berreskuratzen trauma ondoren. Baina oso zaila da, bera arrotz sentitzen baita, barrutik hilik akaso. Bere gorputza berea ez balitz bezala sentitzen du. Hori gutxi balitz, gurasoak eta arreba hilik daudela jakinarazten diote, aurrera egitea asko zailtzen diona. S., Zagreb-eko iheslari-esparrura iristen da, eta bertan ematen ditu egunak, asper-asper eginda betiko historioak entzuteaz. Halakoan, Suediara joateko dokumentazioa lortzen du, eta hara abiatzen da talde batekin. Dagoeneko erabat nazkatuta dago denbora guztian taldean egoteaz, bakardadea nahi du. Aireportuan, eskolako lagun batekin egiten du topo, eta honi esker, lagunaren etxean egotea lortzen du. Era berean, bere lagunari esker, etxe bat izateko dokumentazioa lortzen du. Tartean, S. haurdun dagoela onartu du, eta jaio bezain laster adopzioan eman behar duela da argi daukan gauza bakarra. Ordua iritsi zaionean, erditu eta bere hasunareketekin hasten da; umeak nazka ematen dio, baina haurrak ez du inongo errurik, eta gainera bere etorkizuna dagoeneko baldintzatuta dago.

IRITZI KRITIKOA

Gehien gustatu zaidana S.ren ahotsaren bidez ematen den historio benetan hunkigarria eta erreala izan da. Gerra baten erdian, emakume honek duintasuna, identitatea eta existentziari eusten dio. Asko gustatu zait nola haibeste gertakari latzen ondoren (lagunen eta familiaren hilketak, bortxaketak, haurdunaldia…), aurrera jarraitu du bizitzan. Halako egoera baten aurrean errazena bere buruaz beste egitea izango litzateke, baina berak borroka egitea aukeratu du, bere etorkizunerantz begiratzea eta identitate berri bat eraikiz bere bizitza eta gorputza berreskuratzea. Bestalde, duinak eta anonimoak diren beste emakume batzuk jasan behar izan zituzten izugarrikerien isla izan da kontakizuna. Gainera, asko gustatu zait nola saiatzen den beti egoeraren motiboa aurkitzen, ekintza hori ulertu nahi balu bezala. Eta baita horiek eragiten dizkioten hausnarketak ere. Dena den, hasieran Bosniako Gerrari buruz gehiago hitz egitea gustatuko litzaidake. Irakurle batzuek, ni barne, ez dakigu ezer Bosniako gerraz, eta beraz hari buruzko ezaugarri edo xehetasun batzuk lagungarriak gerta litezke irakurlea hobeto orientatzeko. Era berean, pertsonaiak ez dira asko deskribatu eta garatu, eta gainera euren izenak anonimoak izanda, letra batez deitzen zituen, eta askotan galdu egiten nintzen, ahaztu egiten bainintzen pertsonaiez. Izan ere, bukaera zehatzago bat gustatuko litzaidake, alegia, itxia izatea eta ez irekia, amaieran ez baita argi gelditzen umea hartuko duen hala ez, bere bizitzarekin zer egingo duen…

ERRESEINAREN EGILEA: JUNE DIEZ


 

2025(e)ko martxoaren 6(a), osteguna

HITZ POZOITUAK- MAITE CARRANZA


SINOPSIA: 


Barbara 15 urte zituela desagertu zen, eta lau urte geroago, bere familia eta lagunek oraindik ez dakite zer gertatu zitzaion. Bere ama, Nuria, bizirik dagoela uste du, nahiz eta denek hilda dagoela sinetsi. Salvador Lozano inspektoreak kasua ikertzen jarraitzen du, eta Barbara desagertzearekin lotutako hainbat sekretu agertzen dira, familia eta lagunen artean egon diren harreman konplikatuekin. Barbara desagertu zenean, etxean utzitako nota bat idatzi zuen, "Banoa, ez nazazue bilatu".


IRITZI KRITIKOA

Hasteko, Istorio hau emozioz eta misterioz betetako narrazio bat da, familia, maitasun eta sekretuek elkartzen dituzten pertsonaiak dituena. Beste alde batetik, “Girl in the Basement” izeneko pelikula ikusi baduzu eta gustatu bazaizu, liburu hau zuretzat ezin hobea izango da. Pelikula hori ikusi baduzu hasieratik asmatuko duzu nor izan zitekeen Barbarari desagertu diona. Hala ere, kontatzen dituzten Barbarari buruzko istorioak oso harrigarriak dira. Nahiz eta ez naizen irakurle ohikoa, liburu hau irakurtzean asko disfrutatu dut. Azkenik, Ama baten maitasuna eta borroka bizirik dagoen alaba aurkitzeko, eta pertsonaien sentimenduak eta barne mundua gehiago ezagutzeko nahia, istorioaren emozionaltasuna areagotzen du.

ERRESEINAREN EGILEA: ALISHA BANO
 

2024(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

2024(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

GARBIKETA- SOFI OKSANEN

 



                                             BOOKTUBEAREN EGILEA: NAIA DIAZ

ZOAZ INFERNURA LAZTANA- ANJEL LERTXUNDI

 



SINOPSIA

Nafarroako herri txiki batean, Rosa eta Tomas izeneko bikote bat bizi da, non gasolindegi baten jabe diren. Bikote honek zer nolako harreman toxikoa duen erakusten du istorioak. Tomasek, izaera bortitza du eta sexua beti bere nahieran izaten du, ondorioz, Rosa gutxiesten du. Bestalde, Amalia, Tomasen ama da eta Rosarekiko gorrotoa agertzen du beti. Gasolindegia erosi zutenetik, Rosak gogor egiten du lan. Bestalde, Tomas beti dago haserre inguruko gizonek Rosa desiratzen dutelako, diru iturri garrantzitsua den arren. Amalia zahartu ahala, Rosa beti dago hor hura zaintzen, baina egoera latza da. Amaliak, burua galdu du eta egoitza batera eramatea dela ideia hoberena pentsatzen dute. Egoera hobetu den arren, Rosa ez dago ondo; Tomas desleiala dela uste du eta tabernako egoera ere ez da ona, beraz, Iruñera doan egun batean, suizidioaren ideia bururatzen zaio, baina, gizon batek Inazio izenekoak, odei horretatik ateratzen du. Hala ere, Rosak denbora askoz emozio kontrajarri hauek sentitzen ditu eta Tomasen jipoiek ez dute batere laguntzen, gero eta ubeldura gehiago ditu eta. Iruñeko egun hartan ezagutu zuen gizonean, Inazio, asko pentsatzen du Rosak. Inazio gasolindegiko berezero ohia da eta maiz ikusten du Rosa. Honek ere asko pentsatzen du Rosagan, baina bien arteko amodioa ezkutatu beharra dute, Rosa ezkonduta dagoelako. Asteazkenetan, Rosa Amalia bisitatzera joaten da eta ondoren, arratsalde guztia egon ohi da Inaziorekin hitz egiten eta harremanak edukitzen. Asteak pasa ahala, Inaziok denbora gehiago pasa nahi duela berarekin esaten dio Rosari eta honi eraztun bat ematen dio konpromezu gisa. Rosak baietz esan nahi dio, baina badaki ezinezkoa dela, Tomas dagoelako; Tomas dela arazoa konturatzen dira eta konponbidea aurkitu beharrean daudela, hilketa dela modu eraginkorrena diote. Hiltzeko aukerak aztertzen dituzte, eta ideia hoberena aukeratutakoan, dena presatzen hasten dira: Lehenengo afaltzera joango dira, ondoren, Rosak autoa gelditzeko esango dio eta Inaziok Tomas hilko du. Eguna iritsi da eta ideiatutako guztia egiten dute. Tomas hilda dagoenez, bizi parekaezina eta desiratutakoa izango duela dio Rosak. Hurrengo egunean, Rosa negarrez joaten da poliziarengana, hauek susmatu ez dezaten eta dena bukatutzat ematen dute, baina halako batean, Rosa konturatzen da Inaziok oparitutako belarritakoa galdu egin duela. Ondorioz, Inaziok Tomasek jarraitu zituen pausu berdinak egiten ditu, Rosa jotzea eta iraintzea. Rosak egoera ikusitakoan, senarraren hiletara joateko baimena eskatzen du; Poliziak ikertu duen guziarekin, konturatzen dira Inazio eta Rosa izan direla hileta eragindakoak, besteak beste belarritakoa aurkitu dutelako eta orain, Rosa eta Inazio kartzelan daude.

IRITZI KRITIKOA

Hasiera batean, liburua nahiko astuna iruditu zitzaidan; Bertan agertzen ziren gaiak ez zirelako nire gustukoak. Irakurri ahala pertsonaiekin lortzen joan naiz, haien iragana ezagutuz eta arazoak ulertuz eta azkenean liburu interesgarria iruditu zait nahiz eta pixka bat gogorra iruditu zaidan, lantzen dituen gaiak gogorrak direlako. Hainbat pasarte daude gustuko ditudanak, baina, badago bat denen artean nabarmentzen dena; Rosa triste dagoela esaten du Tomas hil delako eta pentsatzen du Inaziorekin desiratzen duen bizia biziko duela baina konturatzerako, Inazio ez da pentsatzen duen bezala; Tomas bezalakoa baizik. Oso pasarte gogorra den arren, errukia ematen duelako emakume batek behin eta berriz berdina bizi izatea, gogoeta egitea behartzen gaitu; Konturatzeko dena ez dela itxura eta pausu garrantzitsu bat egin aurretik, ondo pentsatu eta ezagutu behar dela pertsona. Izenburuari dagokionez, aproposa iruditu zait bat egiten duelako istorioarekin. Azken finean, istoriak bikote baten arazoak kontatzen ditu eta “Zoaz infernura, Laztana”liburuko izenburuak, arazo hauek islatzen dituela esango nuke. Azkenik, istorioa ezin du nire bizipen propio batekin alderatu baina bai serie batekin: “Dirty John”. Serie honetan, “Zoaz infernura, Laztana” liburuan tratatzen diren tema antzekoak agertzen dira. Hala nola, manipulazioa, abusua eta indarkeria; non azkenean hileta bat gertatzen den.


ERRESEINAREN EGILEA: ANA IZAGIRRE