2019(e)ko ekainaren 27(a), osteguna

Anemometroa - Igor Estankona




Ez dakit nondik heldu zaren
baina ondo etorria
insomnio honetara.
        Sugea aspaldi joan zen
        azal zahar bat baino ez da geratu,
        brontzezko zerbaiten moldea
        trumoia tximistaren ostean.
Ez dakit nondik heldu zaren
baina bakarrik zaude.
Hostoak ur azpian zorabiatu egiten dira
zoriontsuak
direlako baina zu ez
zuk hau irakur dezakezu eta zer edo zer
ulertu.

Ez dakit nondik heldu zaren
baina poesia deitzen duguna kanpamentu nomada bat da.
Bihar ez da hemen egongo.


Aholkua izeneko poemari buruzko iritzia eman nahi dut, bertan Estankonak gauza asko azaldu nahi dizkigulako. Alde batetik poesia zein aldakorra den. Poesia irakurle bakoitzaren egoeraren arabera aldatzen da. Poema bat pertsona batentzat alaia izan daitekeen arren,beste batentzat tristea izango da. Pertsona berak beste batean poema irakurri eta hurrengoan berriro ere irakurtzean ez du berdin sentituko poema hori. Gainera, poesia sentimenduak plazaratzeko ideia denez, askotan abstraktu eta ulertezin bihurtzen da, bakoitzak nahi duen, edo hobeto, ahal duen moduan interpretatuko du. Horregatik da polita poesia.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina