2019(e)ko urriaren 29(a), asteartea

Hilobiko isiltasuna-Arnaldur Indridason

Sinopsia

Erlendurren ikerketa taldeak dei bat jasotzen du, Reikiavik-en kanpoaldean hezur batzuk aurkitu dituztelako. Erlendur protagonistak misterio hau argitu nahiko du inongo pistarik gabe eta ikaragarriak diren gertaera basati batzuetara iritsiko da. Hau ez ezik, bere bizitza pertsonalean dituen hainbat erronka ere jasan beharko ditu.

Iritzi kritikoa

Idazleak zu pertsonaia guztien azalean sarrarazten zaitu. Gainera, planteatzen dituen istorio lazgarriak sentimendu mordoa sorrarazten dizkizu: amorrua, errukia, tristura, beldurra eta beste hainbat. Honek eleberria oso erakargarri egiten du eta hilketa kasuak nondik joko duen badakizun arren, beti dauzkazu nolabaiteko zalantzak eta intriga.


Idazlea: Unai Razkin

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina