Nereari jakinarazten diote bere amak buruko gaixotasun bat duela, kalean galduta ibili ondoren, ospitalera eraman eta han egiten dizkioten frogak aztertu bezain pronto. Honen ondorioz, bere ama ospitaleratu egiten dute eta Nereak bere izebari (amaren ahizpari) egoeraren berri ematen dio. Berak Alemaniatik itzultzeko erabakia hartu eta Nereari babesa eta laguntza ematera etortzen da. Erietxean amarekin dauden bitartean hainbat gauza jakiten dituzte iraganaren inguruan...
Iritzi kritikoa
Oso liburu interesgarria da. Familiarteko sekretuak direla eta, asko engantxatzen du eta oinarrian duen istorioa hunkigarria da. Honek irakurterraza izatea egiten du. Gomendagarria.
Egilea
Ane Garmendia
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina