2019(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

Jainkoen Zigorra-Alberto Ladron Arana

Sinopsia

Leire Asiain inspektoreordeak Mendaurko mendi-tontorrean agertu diren bi anaia baxenabartarren erailketaren kasua hartu du bere eskuetan. Jendarmeriarekin batera, aurrera doazen heinean kasuaren benetako izatea agerira ateratzen doa, eta gertakariak eta aztarnak lotuz istorioaren bidea eraikitzen doaz. Ikerketarekin batera garatzen da Leireren bizitza, antzinako zein etorkizuneko beldur eta zalantzez josia. Kasu korapilatsu hori argitu eta bere bizitza berrantolatzeko, kemen handiaz jardungo da inspektoreordea, bide arriskutsu eta esploratu gabeak hartuz. 

Iritzi kritikoa

Hasieratik amaierara tentsio handia mantentzen duen liburua da. Trama ondo pentsatua dago eta pertsonaiak garatuak eta anitzak dira. Pertsonai nagusiaren (Leire Asiain) garapen psikologikoa sakon lantzen da istorioa garatzen den bitartean eta hizkuntza aberatsa erabiltzen du idazleak kontakizuna apaintzeko, baina hitz teknikoegiak erabili gabe, irakurleak ulertzeko modukoak. Alde kritikagarriena amaiera da, oso surrealista eta sinesgaitza baita, eta liburua errealitatearekiko fideltasuna mantentzen duen arren, amaiera oso surrealista eta sinesgaitza ematen dio idazleak nobelari.

Egilea
Julen Teijeira

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina