2021(e)ko maiatzaren 18(a), asteartea

Xahmaran-Jon Arretxe



Sinopsia

Kawa gizon kurdu bat da, Istanbulen bere amarekin bizi dena, eta jendea hiltzeagatik dirua irabazten du. Bere ama gaixo dago, eta gurpildun aulki batean dago, eta bere nahi nagusia jaioterrira itzultzea da, eta Kawak bere ama zoriontsu izatea nahi du. Bere “lana” denbora luzez egin izan duen arren, bere azken lanean gauzak okertu egiten dira, eta hiria utzi beharrean dago. Handik Munichera joaten da, anaiarekin batera, eta bertan hainbeste gustatuko ez zaizkion gauza batzuk jakingo ditu.
 
Iritzi kritikoa

Hasieran liburua monotonoa den arren, azkenean oso interesgarria bihurtzen da, misterio puntu bat duelako. Gainera, espero ez ziren ustekabeko gauzak gertatzen dira, liburua irakurtzen jarraitzera bultzatzen dutenak. Guztiz gomendagarria dela uste dut, eta erraz irakurtzen da.
 
Egilea
Garazi Zubillaga

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina