2022(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

SÍSIFO MAITE MINEZ- Laura Mintegi

 


SINOPSIA

Ane, ezkonduta zegoen eta bi ume zituen emakume bat, etxetik alde egin zuen, bere barruan zerbait gaizki zegoela sentitzen zuelako, eta familia alde batera utzi zuen urte batzuz. Beste gizon batekin, Mikelekin joan zen. Lehenengo Valentziara joan ziren, bertan Anek egunak bakarrik igarotzen zituen, Mikelek lanean igarotzen zituelako egunak. Beranduago, Estatu Batuetara joatea erabaki zuten. Bertan denbora bat igaro ondoren Anek bere familiarengana bueltatzea erabaki zuen, Mikel Estatu Batuetan utziz. Etxera bueltatzean guztiz aldenduta sentitu zen familiagandik. Jonek, bere senarrak psikologora joatera behartu zuen Ane. Beraz, Ane Esteban psikologoarengana joaten hasi zen. Bertan, Anek inorri inoiz kontatu ez zion sekretua kontatzea lortu zuen.

IRITZI KRITIKOA

Liburua pixka bat aspergarria dela uste dut. Ala ere, badago zatiren bat interesgarria dena. Anek Estebani Amaiarekin zer gertatu zen kontatzen dioenekoa adibidez. Beste alde batetik narratzaileak istorioarekin zer ikusirik ez dituen gauzak kontatzen dituen zatiak ez zaizkit gustatu, maitasunari buruz, adibidez.

EGILEA

Marina Gaztañaga

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina