2022(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

SOFIA PETROVNA- Lidia Txukovskaia

 


SINOPSIA
1930eko hamarkada bukaeran Sobietar Batasunean eman zen Purga Handian kokatzen dugu kontakizuna. Sofia Petrovna Leningradeko argitaletxe handienetako bateko makanografa zen, oso gustuko zuen bere lana, eta bere senarra hiltzean eskuratu zuen. Bere lanean hoberena zenez, soldata igotzen zioten etengabe. Kolia, Sofiaren semea, goi-mailako ikasketak egiten ari zen, Sverdlovskera bidali zuten bere laguna Alirekin batera, hango fabrika batean ingeniariak behar baitzituzten. Ordundik, Sofiak denbora gehiago igaroten zuen bulegoan. Liburuan pertsonaien bizimodua nola aldatzen den azaltzen da, Purga Handia-ren ondorioz. Zenbait gertakizunek hauen bizian eragin handiak izan zituzten, eta Sofia Petrovnaren ikuspegitik kontatzen dira hauek.

IRITZI KRITIKOA
Liburua oso interesgarria iruditu zait, istorioa benetan gertatutako gertakizun batean oinarrituta dagoelako. Gehien gustatzen zaizkidan gaiak gure bizitzan zehar gertatu den zerbaitiburuzkoak dira, eta ez norbaitek asmatuatakoak.

EGILEA
Leire Jimenez



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina