2023(e)ko apirilaren 24(a), astelehena

Sisifo maite minez-Laura Mintegi Lakarra

 


SINOPSIA: Ane 6 urte pasa ondoren Ane etxera bueltatu zen, Baina zer gertatu zitzaion kanpoan egon zen denbora horretan. Ane pozik zegoen bere senar Jon eta bere bi alabekin, baina egun batean bere bizitza guztia erabat aldatu zen, Mikel ezagutu zuenean. Mikelek hospitalean lan egiten zuen eta lehen momentutik maitemindu ziren bata bestearekin. Ezagutu eta 3 hilabete ondoren beraien bizitzak alde batera utzi eta mikelek eta Anek batera ihes egin zuten.

Hasiera batean, dena ondo zijoan. Baina, Mikelek asko lan egiten zuen eta Ane bakarrik sentitzen hasi zen.

IRITZI KRITIKOA: Liburua interesgarria iruditu zait, oso liburu dinamikoa da, beti gertatzen da zerbait eta xehetasun asko eman arren ez da aspergarria egiten. Gainera, oso entretenigarria da .

Asko gustatu zait liburuko gai orokorra, Aneren jarreraren aldaketa eta psikoanalistari esaten dion eta kontatzen dion guztia sinestezina iruditzen zait. Istorioaren kontaketa modua askoo gustatu zait baina batzuetan hainbeste flashback eta jauzi egonda, zaila da ulertzeko.
Pertsonaiei dagokienez, nire pertsonaiarik gustukoena Esteban izan da, psikoanalista. Berak aztertzen duen guztiak txundituta utzi nau . Eta bere emazteari egunero engainatu arren, asko gustatu zait Aneri eskaini dion laguntza guztia.

EGILEA: Maialen Bereziartua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina