2023(e)ko maiatzaren 2(a), asteartea

Zoaz infernura laztana-Anjel Lertxundi

 


SINOPSIA: Rosa eta Tomas oso maiteminduta ezkontzen dira eta Nafarroako herri bateko gasolindegia eta bertako taberna hartzen dituzte bertan lan egiteko, Tomasen amarekin, Amaliarekin, batera. Egun batetik bestera Amaliak burua galtzen du eta momentu hartan gauzak okertzen hasten dira Rosaren eta Tomasen etxean. Rosak tratu txarrak jasotzen ditu Tomasengandik, baina ezin da harengandik urrundu. Orduan, Inazio ezagutzen du eta berriro bizitzen hasten da, hala ere, lasai egoteko Tomas hil egin behar dute. Lortuko al dute Tomas hiltzea?

IRITZI KRITIKOA: Liburua asko gustatu zait, inoiz irakurri dudan liburuetatik guztiz desberdina izan da. Nahiz eta gogorra iruditu, istorio interesgarria eta erraz irakurtzeko modukoa da nire ustez. Gainera, istorioa oso ondo dago kontatua eta horrek liburuaren irakurketa errazten du. Beste alde batetik, istorioaren gaia, gaur egungo etxe batzuetan gertatzen den gaia da eta nire ustez ondo dago jakitea nola sentitzen diren tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeak.

EGILEA: Naroa Larrañaga Ramos

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina