2023(e)ko abenduaren 1(a), ostirala

Zoaz infernura laztana- Anjel Lertxundi

 


Sinopsia

Tomasek eta Rosak bikote zirela gasolindegi bat hartu zuten dirua lortzeko helburuarekin. Gizonaren amak nahi izanda ezkondu egin ziren, nahiz eta emakumea guztiz gustora ez egon. Hori gutxi balitz, momentu hortatik aurrera gauzak okertzen hasi ziren. Tomasen amak, bikotearen arteko liskarrak areagotzen zituen eta gizonak une horiek emaztea jipoitzeko aprobetxatzen zituen. Azkenean, tratu txar horiek ohitura bihurtu ziren eta denbora bat pasa ondoren Rosa bere buruaz beste egiten saiatu zen. Zortez, saiakera soil batean geratu zen. Senarraren ama gaixotu egin zenez, erresidentzia batera eramatea adostu zuten, eta hara joateaz eta bisitak egiteaz Rosa arduratzen zen. Tomasek emaztea mespretxatzen zuen bitartean, honek Inazio, kamioko txoferra, ezagutu zuen. Bi hauen artean ezkutuan eraman behar izan zuten amodiozko harreman bat sortu zen. Baina Rosak, ezin zuen bizitzen ari zen egoera gehiago jasan, eta gizonaren jipoiez ihes egiteko modu bakarra bururatu zitzaion. Zer izango ote?

Iritzi kritikoa

Interesgarria iruditu zait kontakizun hau, nahiz eta gauzatxo batzuk, euskalkiari dagokionez, ulertzeko zailak izan. Egoera gogorra da liburuko pertsonaia nagusiak bizi duena, bere senarraren aldetik indarkeria pairatzen baitu. Honen harira, bukaeran Rosak hartutako erabakiak ere, buruari buelta batzuk ematea eragin dit, eta nire buruan gehien errepikatu dudan galdera honakoa izan da, Zer egingo nuke nik bere kasuan?

Erreseñaren egilea: Garazi Zubiaurre.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina