2024(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

AITAREN ETXEA - KARMELE JAIO

 






SINOPSIA

Ismael idazle sentibera da, eta zailtasunak ditu emakumeen pentsamenduak idazteko, gizartearen inguruko begiradetatik eratorritako zailtasunak direla eta. Haurtzaroan, aita autoritario eta oldarkorrak familia-giroa markatu zuen. Gainera, bere aitak zuen gaixotasun mentalak eragin handia izan zuen Ismaelen bizitzan. Izan ere, familia-gatazkek eta aitaren jarrerak errudun sentiarazi zuten, eta horrek sakonki markatu zuen bere nortasuna. Horren ondorioz, bizi esperientziak eta barne borroka horiek kontatzea erabaki zuen, emozioen, oroitzapenen eta beldurren bidez, nobela batean, bere nortasunaren eta autoezagutza prozesuaren bilaketa gisa. Eleberri horretan Ismaelen bizitza eta harremanak, sakonera emozionalak eta nortasunaren bilaketa jorratzen dira, baita emakumeen eguneroko bizipen eta borroken analisiak ere.


IRITZI KRITIKOA

Eleberriak sakonki aztertzen ditu pertsonaiak, eta Ismaelen borroka emozionala eta barne-bilaketa benetan hunkigarriak dira. Are gehiago, Karmele Jaiok emozioak eta oroitzapenak ondo uztartzen ditu, eta horrek iraganeko sentimenduak eta kezka emozionalak bizitzen lagundu dit. Hala ere, liburuaren egitura zirkularra nahasia iruditu zait batzuetan, eta trantsizioak argiagoak izan daitezkeela uste dut.

ERRESEINARE EGILEA: SIMONICA OPRISONI

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina