SINOPSIA
Liburua Estonian kokatzen da herrialdeak independentzia lortu zuenean, 1992an zeahzki. Gerraren ondorioak oraindik ere nabariak ziren. Herrian lapurketa ugari izaten ari ziren, eta beraz, beldurra nabarmena zen herritarren artean.
Egun hauetako batean, Aliidek, estoniar emakume batek, itzal bat ikusten du haren etxe aurrean. zer den begiratzera irteten denean, neska bat aurkitzen du, ia biluzik, alkohol usainarekin eta erabat beldurturik. Aliidek lapur bat delakoan, bertan uztea erabakitzen du, baina neskaren egoera makala ikusita, azkenean etxera sartzera gonbidatzen du.
Neskak Zara izena du eta kanpotarra da, alemaniarra, hain zuzen ere. Aliidek hasieran hainbat froga egiten ditu neska etxean bakarrik utziz lapurra zen ala ez jakiteko, baina saiakera guztietan Zara ez da bere lekutik mugitzen. Panpina baten antzera, geldi geldi egoten da, eta Aliidek zerbait galdetzerakoan urduritasuna nabarmentzen zaio.
Liburuak aurrera egiten duen heinean, pixkanaka haien arteko konfiantza handitzen joaten da. Azkenean, Zarak hara iristearen arrazoia kontatzen dio. Izan ere, Zararen helburua Finlandiara igarotzea da, emakume-trafikatzaileen mafia batengandik ihesi baitago. Zarak txikitako pasarteak kontatzen dizkion bitartean, Aliideri okupazio sobietarren garaian bizitako bizipenak ere etorriko zaizkio burura.
IRITZI KRITIKOA
Liburuaren irakurketa ez zait oso atsegina egin. Itsorioa asko gustatu zait emakumeen egoera eta garai hartan estonian gertatu zena zehatz mehatz azaltzen baitu. Hala ere, pisutsua egin zait irakurtzea, luzea izateaz gain, hainbeste deskribapen dituenez liburuaren ritmoa erabat motela delako. Hizkuntzari dagokionez ere, ez da oso ulerterraza, eta beraz, honek zaildu egiten du irakurketa. Ondorioz, ez nuke liburua nire adina baino txikiagokoei gomendatuko, ulertzeko ez baita batere erraza.
Emakume baten ikuspuntutik idatzita egon izana da gehien gustatu zaidana. Normalean, gerrate edo krisi egoeretan gizonezkoek hartzen dute protagonismoa baina sarritan ez da aipatzen emakumearen garrantzia garai zailenetan. Horregatik, nobelaren ikuspuntu feminista asko gustatu zait.
Pertsonaien artean gehien gustatu zaidana, Aliide izan da. Hasieran pertsona hotza eta mesfidati gisa aurkezten da, baina gaztaroko oroitzapenak gogoratzen hasten den heinean, nostalgiaz betetzen da eta benetako izaera atsegina eta bihotz onekoa erakusten du.
ERRESEINAREN EGILEA; NAIA DIAZ
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina