2024(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

SOINUJOLEAREN SEMEA- BERNARDO ATXAGA



SINOPSIA:

David Kalifornian bizi den gizon bat da. Emaztea Mary Anne eta alabekin bizi da bertan. Baina, bere egungo biziarekin oso ezberdina den iragan ezkutu bat du. Euskal herriko Obaba izeneko herri txiki batean jaio zen David. Bere aita soinujole ospetsua zen herrian eta beraz, denek ezagutzen zuten David soinujolearen seme gisa. Honek soinua jotzea gustoko zuen baina ez zuen aitak bezain serio hartu nahi kontu hori. Davidek nahiago zuen denborapasa bat bezala hartu. Honek eta Daviden laguntasunak Luisekin, aitaren eta Daviden arteko harreman txarra ekarriko du. Luis ez baitzen aitaren gustukoa. Gaztaroan ikuskizunak eskaintzen hasiko da eta halako batean bere lagun min Joseba itzuliko da herrira. Joseba Donostiara joan zen ikastera eta bertan bizi berri bat hasi omen zuen. Baina, Joseba eta bere lagunak politika inguruan sartuak egongo dira eta arazoak izango dituzte. Honela, David ere elkartuko zaie eta Obabatik urrunduko da. Egun batean, David, Joseba eta beste bi lagunak harrapatzen dituzte eta kartzelan sartu. Baina garai horretan emandako aldaketa politiko eta amnistiagatik askatuak izan ziren. Erruak eta damuak ez diote utziko Davidi bere jaioterrira itzultzen eta urruntzearren Kaliforniara joaten da baina ez du lortuko bere iraganaz ahaztea. Azkenean David 50 urterekin Kalifornian hiltzen da gaixotasun larri batengatik.


IRITZI KRITIKOA

Liburua interesgarria da. Garaiko egoera politikoa ulertzeko eta orduko bizipenak zeintzuk ziren ikusteko baliagarria da. Hori izan da gehien gustatu zaidana. Bestalde, liburua luzeegia iruditu zait. Nire iritziz irakule sutsu batentzat ondo legoke baina, benetan liburua interesatzen bazaizu bakarrik. Bestela, izugarri astuna egiten da. Izenburu aproposa du, protagonistari egiten baitio erreferentzia. Nire pertsonaia gustukoena Teresa da. Oso pertsona berezia iruditzen zait, ulertzeko zaila. Ez dut ulertzen zer darabilkion buruan baina horrek bera gehiago ezagutu nahi izatera bultzatzen zaitu.


ERRESEINAREN EGILEA: LIBE IRIZAR
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina