2024(e)ko azaroaren 3(a), igandea

ZOAZ INFERNURA, LAZTANA- ANJEL LERTXUNDI

 



SINOPSIA:

Rosa, gazte ederra, Tomasenarekin ezkondu eta Nafarroako herri txiki bateko taberna eta gasolindegia hartzen dituzte. Tomas, alkoholikoa eta erasotzailea da, Rosarekin txarto jokatzen du eta beti liskarretan dabil. Gainera, krudela den Amaliarekin(Tomasen ama) bizi dira, Tomasek erdi zorrotz erdi gorrotoz tratatzen duen ama zaharra. Rosaren bizitza infernu bihurtzen da, Tomasen tratu txarrak eta Amaliarekin bizi beharra direla eta. Hau dela eta, Rosa depresioan erortzen da, baina Inazio ezagutu eta berarekin harreman erromantikoa hasten du. Inazio, kamioiko txoferra, gizon atsegina eta errespetuzkoa da Rosarekin(edo hala dirudi). Biek batera bizitzaren ametsa dute, baina Tomas, oztopo nagusia da. Rosaren egoera larriago bilakatzen da Tomasen tratu txarrak areagotzen direnean. Rosak Tomasek hiltzeko plan bat egiten du Inaziorekin. Azkenean, Tomas hil eta autoa amildegi batetik botatzen dute, istripu baten itxura emanez. Hilketan, Rosak belarritako bat galtzen du eta poliziaren susmoak pizten ditu. Azkenean, biak kartzelan amaitzen dira.

IRITZI KRITIKOA: 

Egia esan behar badut, liburutik ez zait ezer gustatu. Are gehiago, zaila egin zitzaidan irakurtzea. Rosa gizajoak hasieratik amaierara sufritzen du eta hasiera batean gizon ona zirudien Inaziok berdina izaten amaitu zuen. Gainera, liburuaren trama oso laua iruditu zait. Hiru lerrotan deskribatu daiteke liburuaren gertakizunak; Tomasek Rosa jipoitzen du, Rosa Inaziorekin harreman erromantiko bat izaten hasten da, Tomas hiltzen dute eta biak kartzelean bukatzen dute. Ulertzen dut liburuaren autorea liburu honekin adierazi nahi zuena, baina nire ustez berdina transmitititu zezakeen autoreak 50 orriko liburu batekin.

ERRESEINAREN EGILEA: Adesuwa Ehimwonzee Imuetiyan

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina