2024(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena

ZOAZ INFERNURA LAZTANA- ANJEL LERTXUNDI

 



SINOPSIA

Nafarroako herri txiki batean, Rosa eta Tomas izeneko bikote bat bizi da, non gasolindegi baten jabe diren. Bikote honek zer nolako harreman toxikoa duen erakusten du istorioak. Tomasek, izaera bortitza du eta sexua beti bere nahieran izaten du, ondorioz, Rosa gutxiesten du. Bestalde, Amalia, Tomasen ama da eta Rosarekiko gorrotoa agertzen du beti. Gasolindegia erosi zutenetik, Rosak gogor egiten du lan. Bestalde, Tomas beti dago haserre inguruko gizonek Rosa desiratzen dutelako, diru iturri garrantzitsua den arren. Amalia zahartu ahala, Rosa beti dago hor hura zaintzen, baina egoera latza da. Amaliak, burua galdu du eta egoitza batera eramatea dela ideia hoberena pentsatzen dute. Egoera hobetu den arren, Rosa ez dago ondo; Tomas desleiala dela uste du eta tabernako egoera ere ez da ona, beraz, Iruñera doan egun batean, suizidioaren ideia bururatzen zaio, baina, gizon batek Inazio izenekoak, odei horretatik ateratzen du. Hala ere, Rosak denbora askoz emozio kontrajarri hauek sentitzen ditu eta Tomasen jipoiek ez dute batere laguntzen, gero eta ubeldura gehiago ditu eta. Iruñeko egun hartan ezagutu zuen gizonean, Inazio, asko pentsatzen du Rosak. Inazio gasolindegiko berezero ohia da eta maiz ikusten du Rosa. Honek ere asko pentsatzen du Rosagan, baina bien arteko amodioa ezkutatu beharra dute, Rosa ezkonduta dagoelako. Asteazkenetan, Rosa Amalia bisitatzera joaten da eta ondoren, arratsalde guztia egon ohi da Inaziorekin hitz egiten eta harremanak edukitzen. Asteak pasa ahala, Inaziok denbora gehiago pasa nahi duela berarekin esaten dio Rosari eta honi eraztun bat ematen dio konpromezu gisa. Rosak baietz esan nahi dio, baina badaki ezinezkoa dela, Tomas dagoelako; Tomas dela arazoa konturatzen dira eta konponbidea aurkitu beharrean daudela, hilketa dela modu eraginkorrena diote. Hiltzeko aukerak aztertzen dituzte, eta ideia hoberena aukeratutakoan, dena presatzen hasten dira: Lehenengo afaltzera joango dira, ondoren, Rosak autoa gelditzeko esango dio eta Inaziok Tomas hilko du. Eguna iritsi da eta ideiatutako guztia egiten dute. Tomas hilda dagoenez, bizi parekaezina eta desiratutakoa izango duela dio Rosak. Hurrengo egunean, Rosa negarrez joaten da poliziarengana, hauek susmatu ez dezaten eta dena bukatutzat ematen dute, baina halako batean, Rosa konturatzen da Inaziok oparitutako belarritakoa galdu egin duela. Ondorioz, Inaziok Tomasek jarraitu zituen pausu berdinak egiten ditu, Rosa jotzea eta iraintzea. Rosak egoera ikusitakoan, senarraren hiletara joateko baimena eskatzen du; Poliziak ikertu duen guziarekin, konturatzen dira Inazio eta Rosa izan direla hileta eragindakoak, besteak beste belarritakoa aurkitu dutelako eta orain, Rosa eta Inazio kartzelan daude.

IRITZI KRITIKOA

Hasiera batean, liburua nahiko astuna iruditu zitzaidan; Bertan agertzen ziren gaiak ez zirelako nire gustukoak. Irakurri ahala pertsonaiekin lortzen joan naiz, haien iragana ezagutuz eta arazoak ulertuz eta azkenean liburu interesgarria iruditu zait nahiz eta pixka bat gogorra iruditu zaidan, lantzen dituen gaiak gogorrak direlako. Hainbat pasarte daude gustuko ditudanak, baina, badago bat denen artean nabarmentzen dena; Rosa triste dagoela esaten du Tomas hil delako eta pentsatzen du Inaziorekin desiratzen duen bizia biziko duela baina konturatzerako, Inazio ez da pentsatzen duen bezala; Tomas bezalakoa baizik. Oso pasarte gogorra den arren, errukia ematen duelako emakume batek behin eta berriz berdina bizi izatea, gogoeta egitea behartzen gaitu; Konturatzeko dena ez dela itxura eta pausu garrantzitsu bat egin aurretik, ondo pentsatu eta ezagutu behar dela pertsona. Izenburuari dagokionez, aproposa iruditu zait bat egiten duelako istorioarekin. Azken finean, istoriak bikote baten arazoak kontatzen ditu eta “Zoaz infernura, Laztana”liburuko izenburuak, arazo hauek islatzen dituela esango nuke. Azkenik, istorioa ezin du nire bizipen propio batekin alderatu baina bai serie batekin: “Dirty John”. Serie honetan, “Zoaz infernura, Laztana” liburuan tratatzen diren tema antzekoak agertzen dira. Hala nola, manipulazioa, abusua eta indarkeria; non azkenean hileta bat gertatzen den.


ERRESEINAREN EGILEA: ANA IZAGIRRE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina