2025(e)ko apirilaren 28(a), astelehena

ZOAZ INFERNURA, LAZTANA- ANJEL LERTXUNDI

 


SINOPSIA

Rosa izeneko emakumea behartuta ezkondu zen Tomasekin, gizonaren amaren nahia betez, nahiz eta bera guztiz gustura ez egon. Ezkondu ondoren, Nafarroako herri txiki bateko gasolindegi bat hartu zuten bizimodua ateratzeko. Denborarekin, egoerak okerrera egin zuen: Tomasen jarrera aldatu zen eta, gainera, bere amak bien arteko gatazkak areagotzen zituen. Giro nahasi horretan, Tomas Rosari tratu txarrak ematen hasi zen, batez ere mozkortuta zegoenean, irainak eta jipoiak barne. Egoerak gainezka egin zion Rosari, eta depresioan erori zen. Hala ere, espero ez zuenean, Inazio izeneko kamioilari bat ezagutu zuen, eta harekin maitasun harreman bat hasi zuen Tomasek ezer susmatu gabe. Rosa bere egoerari irtenbide bat bilatzen hasi zen, eta Inaziorekin batera Tomas hiltzeko plana egin zuen. Gau batean, Tomas eta Rosa elkarrekin zeudela, Inaziok Tomasi kolpe batez eraso eta bertan hil zuen. Ondoren, haren gorputza eta autoa amildegi batetik bota zituzten, istripu bat zirudien itxura emateko. Baina Rosak huts egin zuen xehetasun batean, eta hura garesti ordainduko du.

IRITZI KRITIKOA


Liburuaren osagaiak eta pertsonaiak gehien gustatu zaizkidan gauzak dira. Nire momentua gustokoena Rosaren eta Tomasen arteko tentsioan eta erabaki gogorrean oinarritzen da, Rosaren izaera eta haren buruaren barruan gertatzen diren borrokak oso ondo islatzen direlako. Momentu horietan, egia eta gezurra, maitasuna eta manipulazioa nahasten dira, eta horrek interesa sortzen du. Izan ere, liburuak emozioak eta tentsioa sortzen ditu, baina nire iritziz, narratiba batzuetan gehiago sakondu ahal zen, adibidez, Rosaren barne-konfliktoak eta haren motibazioak gehiago sakonduko nuke, bere sentimenduak gehiago aztertuz. Horrek guri pertsonaia hurbilago izatea eta gehiago ulertzeko aukera emango liguke. Bukaera emateko, izenburua, "Zoaz infernura, laztana", aproposa iruditzen zait, izan ere, liburuko protagonista, Rosa, bere buruan errua eta amorea, maitasuna eta hilketa nahasten ditu, eta horrek bere barne infernua sortzen du. Hori "infernura" joatearen ideiarekin oso lotua dago. Beste izenburu bat bururatzen zait: "Maitasunaren iluneko erabakia".

ERRESEINAREN EGILEA: PATXI JUSTO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina