SINOPSIA
Alice, ama gazte bat, bere bi seme biki jaioberriak hiltzen dituen ekintza ikaragarria burutzen du. Istorioaren protagonista, izenik gabeko emakume bat, Aliceren aspaldiko laguna da eta seme txiki baten (Erik) ama da. Aliceri buruzko albisteak haustura emocionala eragiten dio, eta haren kasua ikertzeko eta liburu bat idazteko erabakia hartzen du. Protagonistak Aliceren iragana argitzeko haien lagun komuna den Léarekin eta Jakes ikertzaile misteriotsuarekin topo egiten du. Bidean, bere semea ospitalera eraman dutela jakiten du, krisi pertsonal eta profesionala eraginez. Azkenik, Aliceren epaiketak bere erruduntasuna aitortzen du, baina zigorrik gabe askatzen dute, protagonista bere liburuaren helburua eta amatasunaren esanahia zalantzan jartzera eramanez.
IRITZI PERTSONALA
Liburu honek sentikorra iruditu zait, amek seme-alaba izan ondoren ditzuten zailtasunak eta beldurrak erakusten dituelako. Hala ere, liburuak zailtasunak izan ditu: hizt konplexu batzuk erabiltzen ditu eta ez ditut batzuetan ulertzen, eta istorioa noizbehinka nahasia iruditu zait, denbora-jauzi asko egiten dituelako. Gustatuko litzaidake konaketa linealagoa izango balitz.
Azkenean, liburua irakurtzea merezi duela uste dut, batez ere amatasunari buruzko hausnarketa sakona egiten duelako. Gazteentzat bereziki interesgarria izan daiteke, amek egiten dituzten sakrifizioen inguruan pentsatzeko aukera ematen duelako.
ERRESEINAREN EGILEA: GREATINE AGHO
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina