2019(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Berriro Itzuliko Balitz-Xabier Etxeberria

Sinopsia

Karlos Heinsborg uhartera abiatu da bere alaba jaioberriarekin, bere emaztea eta umearen ama zena hil ondoren. Horrenbestez, berak bakarrik egin beharko dio aurre umea zaindu eta, aldi berean, lan egiteari. Hala ere, arazo hauen garrantzia hutsala da gerora Karlosek aurre egin beharko dionarekin alderatuta, hilketen munduan sartuko baita bete-betean protagonista.

Iritzi kritikoa

Liburuaren hasierako pasarteak ez dira oso mamitsuak, pertsonaiak aurkeztu besterik ez baitira egiten. Hala ere, istorioak misterioaren eta hilketaren bidea hartzean, jakin-min izugarria eragiten du irakurlearengan eta liburua guztiz interesgarria bilakatzen da.

Egilea
María Goya

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina