2019(e)ko azaroaren 2(a), larunbata

Musika Airean-Karmele Jaio

Sinopsia

Elenak leihotik begira igarotzen ditu egunak, kalera irten gabe, haren bizitzako momentu bakoitza oroituz. Honengatik, bere seme-alabek neskame bat ekarriko diote, honek etxetik ateratzera animatu eta bizipoza transmitituko diolakoan, baina zaila suertatuko zaio neskatxari Elenaren nortasun gogorra samurtzea.

Iritzi kritikoa

Eleberri honek sentimenduak ditu abiapuntutzat, liburua hunkigarri egiten dutenak. Izan ere, Elenaren istorio pertsonaletik abiatuta, gorrotoa eta iraganeko akatsak alde batera utziz, alaitasunez bizitzeko aldarrikapen hutsa da Karmele Jaioren liburu hau.

Egilea
María Goya

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina