Eleberri honetako protagonista Nadia izeneko neskatxa da. Nadia Kabulen jaio zen. Bere herrialdea gerran sartu zen eta gerra garaiko egunetako batean, bonba batek egin zuen eztanda Nadiaren familia osoa etxen zela. Zoritxarrez, Nadiak jasan zituen ondorio larrienak, eta ondorioz, denbora luzea igaro behar izan zuen ospitalean. Familia, guzti honen ondorioz, egoera oso txarrean aurkitzen da eta Nadiak hau hobetzeko asmoz, gogor ekiten dio lanari.
Iritzi kritikoa
Izugarri gustatu zait ipuina, benetako istorio bat da eta gaur egun horrelako kasuak ematen jarraitzen direla ziur nago. Horrek zer pentsatzeak ematen dit. Nahiago izango nuke horrelako istorio bat fikzioa izatea eta ez benetako historia batean oinarrituta egotea, lotsagarria iruditu baitzait Nadiak jasan behar izan dituen egoerak. Izenburua oso egokia da. Nadiak duen turbante horren azpian sekretu handia ezkutatzen baita.
Egilea
Ane Gonzalez
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina