New York hirian bizimodu duin bat edukitzea ez da gauza erraza. Joseba izeneko euskaldun gazte bat hiri honetako hotel txiki batean bizi da. Euskal Herrian poliziarekin arazoak izan zituelako egin zuen ihes hona. Hainbat zailtasun izango ditu bizimodu normala edukitzeko eta kontrabando lanetan sartu behar izango du. Joseba egoera latz honetan dagoen bitartean, Angie izeneko neska amerikar gazte bat, publizitate agentzi batean dabil lanean, New York hiriko metroetan ze kartel jarri aukeratuz. Angiek eta Josebak metro bera hartu ohi dute.
Iritzi kritikoa
Liburu hau asko gustatu zait orokorrean, hala ere gauza batzuk ez zaizkit hainbeste gustatu. Istorioa nola dagoen girotuta gustatu zait gehien. Film eta liburu gehienetan New York hiriaren alde onak besterik ez dira agertzen, baina liburu honetan, New York hiriaren alde iluna oso ondo transmititzen du eta hiriaren alde txarra ezagutu dezakegu. Bestalde, idazlea pertsonaiak deskribatzeko gehiegi luzatzen dela iruditzen zait. Baina, hala ere, liburu hau irakurtzea gomendatzen dut.
Egilea
Joseba Gaztañaga Iturralde
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina