2019(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

Otalorea-Toti Martinez de Lezea

Sinopsia

Urondo baserriko anaiak umezurtz geratu ondoren, Loiolako santutegi batean sartu zituzten hura itxi eta etxera itzuli behar izan zuten arte. III. Gerra Karlistako garaian, etxeko giroa hoztu eta jarrera kontrajarriak hartu zituzten anaiek; bata, liberala; bestea, karlista; eta hirugarrena, gerraren aurkakoa. Horrez gain, anaia baten heriotzak eta Julia izeneko emakume batenganako maitasunak liskarrak areagotuko ditu. Anaien arteko liskarrek bizitza osoan zehar jarraituko dute, egunerokotasuna zailtzen eta elkarrekiko gorrotoa areagotzen. Gorroto horixe bera izango da, hain zuzen ere, nobela guztian arazoen oinarri eta ondorioa. 

Iritzi kritikoa

Tradizioa, historia, maitasuna eta familia arazoak nahasten dituen nobela hau oso interesgarria dela iruditzen zait. Irakurtzen ohituta dagoen jendeari gomendatuko nioke eta noski nobela historikoak gogoko dituenari. Istorioari dagokionez, irakurterraza dela iruditzen zait, nahiz eta zati batzuetan, istorioa korapilatu eta agian apur bat zailagoa izan ulertzeko. 

Egilea
June Sanz

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina