2021(e)ko martxoaren 19(a), ostirala

Han ez banengo bezala-Slavenka Drakulic




Sinopsia


Liburu hau Slavenka Drakulic-ek idatzi zuen eta 1992-ko Bosniako gerran dago oinarrituta. Istorioaren pertsonaia nagusia 29 urteko S. izeneko emakumea da. Bizitza normal bat zeraman, B. herrian irakatsiz. Hala ere, gerra hasi osteko goiz batean inongo abisurik gabe gizon bat etxean azaldu zitzaion eta prestatzeko esan zion, bidaia hastera zihoala-eta. S.-k ez zekien nora edo zenbat denboraz joan behar zen, baina motxila prestatu eta gizonarekin abiatu zen. Bidaia gogorra izan zen, izan ere, biltegi handi batean beste hainbat emakume eta umerekin batera egon behar izan zuen S.-k egun askotan, beldurraren eta ezinegonaren erruz negarrez ari zirenen artean, etsipenaz inguratuta. Zoritxarrez, hori ez zen okerrena izan, emakumeen gelara eraman zutenean egin zizkioten izugarrikeriak betirako aldatu baitzuten.

 
Iritzi kritikoa


Nire aburuz biziraupen istorio honek Bosniako gerran gertatutako errealitate latza oso ongi deskribatzen du. Hango emakumeek jasandakoaren ikuspuntu errealista eta gertukoa ematen du, zuk zeuk bizitzen baituzu protagonistarekin batera, gaiarekiko enpatia gehiago edukiz eta hobeto ulertuz.

 
Egilea
Naroa Vaquero

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina