2021(e)ko martxoaren 25(a), osteguna

Amek ez dute-Katixa Agirre




Sinopsia

Beti esan izan da amek edozer gauzen gainetik bere seme-alabak zaindu eta maitatu behar dituztela, eta horrela ez izatekotan, ama txarrak direla. Bada, liburu honek Alice Spenten istorioa kontatzen du, non bere bi haur bikiak hiltzen dituen, horrela jendearen ustetan deabru bat bilakatuz, baina, zein arrazoi izan ditu hori egiteko? Zerk bultzatu du horretara? Bestalde, kontalaria dago, ama izan berria, eta Aliceren istorioa sakonago ezagutu nahi duenez, bere biziari buruz ikerketak egiten hasten da, baina, istorioarekin obsesionatuko al da? Ulertuko al du Alice? Zer nolako harremana ikusten du Aliceren istorioaren artean eta bera bizitzaren ari denaren artean? Galdera hauek guztiak erantzuten ditu Katixak bere liburuan.

Iritzi kritikoa

Nire aburuz, liburu hau interesgarria da, gaur egun amatasunak dituen tabuak hausten dituelako eta urteetan zehar emakumeek pentsatu izan dituzten baina esan ezin izan dituzten pentsamenduak eta ideiak azaltzen eta ikustarazten dituelako, horrela amei buruz dugun ikuspegi idealizatua alde batera uzten.
 
Egilea
Garazi Zubillaga

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina