2022(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

AMEK EZ DUTE- Katixa Agirre

SINOPSIA

Liburua bi zatitan banatuta dago.
Lehenengo zatian, istorioaren lehenengo orrialdeak idazleak kontatzen ditu, hirugarren pertsonan, baina ondorengo orriak idazle berak bere istorioa kontatzen du.
Udako arratsalde batean Melanie izeneko neska bat Armentiako etxe batera doa, familia bateko haurrak zaintzera. Etxera sartu denean goiko pisura joaten da eta Alice Espanet, bikien ama, ikusten du isilik. Bikiak, Angela eta Alex, ikusten ditu baina hilda aurkitzen ditu, bustita eta itota. Amak hil ditu. Umezainak poliziari deitzen dio. Ondoren, Ricardo, bikien aita, Madrildik iristen da. Emazteari azterketa psikiatriko bat egin behar diote. Alicek ospitaleko psikiatrei esaten die Jade deitzen dela.

Emakume gazte bat, idazlea dena, haurdun dago. Basurtuko ospitalean erditzear dago. Gertakariaren berri duenean, gogoratzen da Alice Espanet orain dela hamaika urte ezagutu duela. Handik 7 ordura Erik jaiotzen da. Umea beste leku batera eramaten dute eta zortzi orduz egoten da jaioberrien unitatean. Niclas, aita, iristen da. Bitartean, emakumeari bakarrik Alice Espanet etortzen zaio gogora. Garai horretan, Jade izena zuen. Horregatik, Léari, aspaldiko lagun bati, idazten dio Jaderena jakin duela. Emakumea gogoratzen hasten da Ingalaterrako unibertsitatean ezagutu zuela Jade. Léaren zamaketaria zen.

Egun batzuetara, emakumeak Eusko Jaurlaritzatik dei bat jasotzen du. Sari bat eman behar diote, Euskadi Saria, bere liburuarengatik, Inbentarioa. Emakumeak orduan ikusten du ama izateak bere bizitza aldatu duela. Horregatik, erabakitzen du idazlea izan nahi duela berriro. Alice Espanetek egindako erailketari buruz eleberri bat idazten hasten da.
Uda iristen denean, emakumeak Léarekin egon nahi du Jaderi buruz gehiago jakiteko eta bere liburua aurrera eramateko. Egun batean emakumea Léarengana joaten da Frantziara. Leak kontatzen hasten zaio Jaderi buruzko gauzak. Neskak bizitza gogorra zuen: aitarik gabe, ama erdi gorra eta lanik gabe… Ingalaterran arazo bat izan zuten Léak eta Jadek, eta ordutik ez zion gehiago hitz egin Léari.
Emakumea etxera bueltatzen dira. Terraza batean dagoenean, emakumeak aldizkarian irakurtzen du Alice Espaneten kontrako epaiketa hastear dagoela, irailaren erdialdean.

Bigarren zatian, epaiketan gertatutako kontatzen da.
Emakumea Alicen epaiketan egoten da. Lehenengo ilaran esertzen den kazetariak, Jakes izenekoa, esaten dio emakumeari Alice kartzelan bukatu behar duela, nahiz eta bere abokatuak ahalegin asko egin. Azken saioa eta gero, emakumea eta Jakes gelditu egiten dira bazkaltzeko. Emakumea Jakesekin dagoenean, Niclasek deitzen dio esanez Erikekin ospitalean dagoela sukarra duelako. Orduan, emakumeak autoa hartu eta joan egiten da. Epaiak esaten die meningitis birikoa duela. Ospitalean daudenean, Jakesek deitzen dio emakumeari eta esaten dio Alice errudun jo dutela baina ez dela kartzelara joan behar.

IRITZI KRITIKOA

EGILEA

Irati Beriain

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina