2022(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

ZOAZ INFERNURA, LAZTANA - Anjel Lertxundi

 


SINOPSIA

Rosa Nafarroako herri txiki batean bizi zen Tomas eta amaginarrebarekin. Tomasen ama gaixotzen hasi zen eta, horregatik, zahar-etxe batean sartu zuten. Baina hemen hasten dira arazoak. Tomasek, mozkortzen zen bakoitzean, emaztea jotzen zuen, gero eta gehiago eta inolako arrazoirik gabe. Rosa, amaginarreba gorrotatzen bazuen ere, Iruñera joatera behartuta zegoen. Horregatik, lanagatik eta Tomasengatik depresioan erortzen da eta, egun batean, Iruñerako trena hartzera doanean bere buruaz beste egiten saiatzen da, baina Inaziok gelditu egiten dio. Hemen hasten da erromantze bat Inaziorekin, Tomasen ezkutuan. Beraz… zer gertatuko da? Eta, nola amitzen dira kartzelan?

IRITZI KRITIKOA

Liburu hau oso gogorra iruditu zait. Kontatzen duen istorioa, oso tristea izateaz gain, errealitate bat da emakume askorentzat gaur egun. Istorioaren amaiera ere gogorra iruditu zait. Rosa izan da gehien gustatu zaidan pertsonaia, oso emakume indartsua iruditzen baitzait, eta pertsona ona iruditzen zait.

EGILEA

Shara Montero


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina