2022(e)ko abenduaren 1(a), osteguna

ZOAZ INFERNURA, LAZTANA- Anjel Lertxundi

 


SINOPSIA

Rosa izeneko emakume bat Tomas izeneko gizon batekin ezkontzen da, ezkondu bezain pronto Nafarroako herri txiki batera joan ziren bizitzera. Poztasunak ez zuen asko iraun, segituan aldatu zen, Tomas Rosari tratu txarrak ematen hasi zen. Egun batean, Rosa egunerokoa egiten ari zen tabernan lanean eta Inazio ezagutu zuen, kamioi txofer bat zen.eta maitasun harreman sekretu bat hasi zuten elkarrekin. Rosak azkenean Inaziori berak jasaten zuen guztia aitortu zion eta honek tomas hiltzeko plan bat antolatzea proposatuko dio, zer uste duzue egingo duela Rosak?

IRITZI KRITIKOA

Liburu hau oso interesgarria iruditu zait, ez delako espero duzuna gertazten. Istorioak garapen oso ona du. Gehien gustatu zaidan pertsonaia Rosa izan da, protagonista. Oso pertsona ausarta iruditu zait, mehatxu eta insulto asko jasan dituen arren beti gogor eta indartsu mantendu da. Eta bere garapena asko gustatu zait. Liburu hau gomendatuko nuke, oso mezu garrantzitsua dauka eta guztiok irakurri beharko genuke.

EGILEA

Maialen Bereziartua

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina