2023(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

Sofia Petrovna-Lidia Txukovskaia


 

Sinopsia: 

Sofia Petranovak mekanografo gisa lan egiten du Leningradoeseko argitaletxe garrantzitsuenetako batean. Kolia izeneko seme bat du eta izugarri gustatzen zaio bere lana. Mailaz igo eta soldata handiagoa lortzen du, eta gustatzen zaio. Koliak ingeniaritza ikasten du eta bere lagun Alirekin bizitzera joatea erabakitzen du fabrika batean lan egiteko eta engranajeak egiteko metodo berri bat asmatzen du. Dena ondo doala dirudi, jende asko kartzelatzen hasten diren arte. Lehena bere argitaletxeko zuzendaria da, baina pixkanaka-pixkanaka jende asko kartzelatzen dute, ez dute berririk eta ez dakite non dauden. Egun batean, Ali bakarrik itzultzen da, eta Sofiari esaten dio Kolia espetxeratu dutela eta terrorismoa leporatzen diotela, eta bera haren bila hasiko da laguntzeko asmoz.

Iritzi kritikoa: Liburu hau gustatu zait, nahiz eta nire ustez alderdi askotan hobetu litekeen. Hasteko, oso zaila da testuingurua ulertzea, istorioa ondo ematen ez bazaizu, Stalini eta bere gobernatzeko moduari buruzko kontuak kontatzen dituelako. Bestalde, iruditzen zait istorioa oso astiro kontatzen dela, asko irakurri behar delako zerbait garrantzitsua gertatzen den arte.

Egilea: Shara Montero

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina