SINOPSIA: Liburu hau hogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean idatzita dago. Sofia bere seme Koliarekin bizi da.Sofia Petrovnak mekanografia lanetan egiten du lan Leningradoko argitaletxe garrantzitsuenetako batean. Bizitza oso ona duela dirudi: lanean postuz igotzen dute, bere soldata handitzen ari da eta bere semea mutiko izateari utzi eta ingeniari izatera igaro da besteak beste. Baina semea bere lagun Alikekin batera Sverdlovskera bidaltzen dute lanera eta bertan Sofiak ez dakizkien gauzak gertatzen dira.
IRITZI KRITIKOA: Liburua oso interesgarria iruditu zait. Izan ere, beste herrialde bateko jendearen bizi-egoerataz hitz egiten duelako, Errusiarrenataz hain zuzen ere. Era honetara beste gizarte bati buruz jakin dut.
EGILEA: Marina Gaztañaga
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina