Sinopsia
Bere senarra hil ondoren, Sofia mekanografia kurtso arrakastatsu bat eginez gero, idatz makinen enpresa batean barneratu zen. Bertan, Nataxa ezagutu zuen, bere solasaldietarako kidea, berekin alderatuz, gaztea izan arren nahiko itsusia zen. Sofiaren semea, Kolia ingenieritza munduan sartu berriko mutil gaztea da, bere lagun minarekin Ali Sverdlovskera joan ziren beraien lan egitasmoak egitera. Halere, berri txarrak etorriko dira laister, bere korporazioko arduraduna kaleratua eta atxilotua izango da, berdina gertatuko da bere semearekin. Hori gertatuz gero, Sofiak hamaika buelta emango ditu bere Kolia non dagoen jakiteko, halere, kontuan izan behar da Errusia komunistaren aroan zeudela, beraz egoera nahiko kaxkarra zen. Nataxa eta Aliren aldetik, laguntza eskeintzen ahalegindu ziren baina ez du ezertarako balioko. Azkenean, Sofia bakarrik geldituko da inorrik gabe.
Iritzi Kritikoa
Nire aburuz, liburua nahiko hiztegi eta kontzeptu konplexuak ditu, nirezat bederen. Horrek ez du esan nahi, istorioaren ildoa ez detenik jarraitu, baizik eta, hainbat gauza ulertzeko historikoki oinarri bat edukitzea lagungarria dela pentsatzen dut. Hala ere, kontakizun entretenigarria dela deritzot, Sofiaren egoeran jartzea eta begikotasuna garatzea zaila ez dalako. Liburu hau, edonori gomendatuko nioke, hala eta guztiz ere, Errusiako mundu Komunistarekiko interesa duen norbaiteri gehiago egokituko litzaioke.
Erreseinaren egilea: Zuriñe Baile
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina