2023(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

Aitaren Etxea- Karmele Jaio


 Sinopsia:

Ismael bere nobelarekin blokeatuta dagoen idazle bat da. Jasone Ismaelen emaztea da eta bera da Ismaelen lanak zuzentzen lehena. Jasone eta Ismaelek elkar ezagutu zuten Liberi esker. Hala ere, bien arteko harremana alabak etxetik joan zirenetik nahiko iluna da. Egun batean ospitaletik bizitza dexente aldatuko dion dei bat jasoko du Ismaelek. Deiak bere amarekin zerikusia izango du eta horren ondorioz Ismaelek, Jasonek eta Libek haurtzaroan, gaztaroan eta orain arte bizitako guztiari eta duten barne gatazkari erreparatu beharko diote.


Iritzi kritikoa:

Nire aburuz liburu hau urte batzuk igaro ondoren berriro irakur dezakezun liburuetako bat da. Hasieran ildoa jarraitzea zaila den arren, ulerterraza eta azkar irakurri daiteke. Gainera, idazleak egoera bakoitza deskribatzeko erabiltzen dituen etengabeko adjetiboen eta metaforen bidez errezagoa da pertsonaien azalean sartzea. Liburu hau irakurtzea erabat gomendatzen dut, bereziki istorioaren parte sentitzea gustatzen zaien guztiei.

Erreseñaren egilea: Helen Hidalgo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina