2023(e)ko azaroaren 27(a), astelehena

Hitz Pozoituak- Maite Carranza

 



Sinopsia: 

Liburu honetan, Barbara neskaren bizitzaren gorabeherak azaltzen dira. 15 urte zituenean desagertu zen egunean telefono kabina batetik amari dei bat eginez laguntza eskatu zion baina polizia bertara iristerako dena odolez beteta zegoen eta bertan, poltsa bat besterik ez zen gelditzen. Gertaera honetatik, Nuria, Barbararen ama erabat suntsituta zegoen. Lau urte ondoren, bere familiak Barbara hiltzat eman zuten nahiz eta gorpurik ez aurkitu. Liburua guztia egun batean pasatzen dena da, nahiz eta iraganeko zati dexente eduki, eta egun hori Lozano inspektoreordearen jubilazioarekin hasten da, Lozano inspektoreordea Barbararen desagerpenari buruzko ikerketan murgilduta zegoen. Honek hainbat susmo ditu baina benetako bahitzailearekin topo egitea lortuko al du jubilatu aurretik?

Iritzi kritikoa:

Maite Carranzak suspensezko eleberriaren adibide bikaina proposatzen du. Nire ustez, nobela xurgatzailea da, azkarra eta irakurtzeko erraza, naiz eta pertsonaien arteko elkarrizketa edo dialogorik ez egon, protagonisten barne-bakarrizketak baizik, eta ekintza nagusia egun bakar batean gertatzen da. Gaia nahiko gogorra da, baina ukimenarekin tratatua dago. Beraz, liburu hau irakurtzea erabat gomendatzen dut, bereziki misterioa gustatzen zaien pertsonei.

Erreseñaren egilea: Sara Elzaurdi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina