2023(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

Han ez banengo bezala- Slavenka Drakulic

 


Sinopsia

S. Bosniako 29 urteko emakume bat da; eleberriaren hasieran ospitale batean dago, eta erditu berria da bere semeaz. Ez du haur hori maitatzen, gorrotatu egiten du, eta harengandik libratzea pentsatzen du Gerraren eta kontzentrazio-esparruetan bizi izandako guztiaren semea dela pentsatzen duelako. Liburu osoan zehar, gerra hartan bizitako esperientziak kontatzen ditu, eta nola sentitu zen une oro.

Iritzi kritikoa

Pertsonalki asko gustatu zait eleberria, nahiz eta gehienetan zaila izan den irakurtzeko, S.-ren bizipenak oso gogorrak direlako. Hala ere oso interesgarria iruditu zait idazlearen gerrako bizia ezagutzea, eta edonori gomendatuko nioke.

Erreseñaren egilea: Ainara Albisu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina