Liburu honek Anaren bizitza konplexua azaltzen du, bere sentimendu nahasgarriak barne. Ana, bere senarra Jonekin luzez egon ostean MIkel izeneko mediku bat ezagutzen du eta bat-bateko maitemina izaten dute. Honekin 6 urtez mundutik ihesi ibili eta gero etxera itzultzea erabakitzen du, non bere bi alabek eta bere senarrak itxarongo dioten. Kaosa gainditzeko asmoz psikoanalista bat ikustera eramaten du senarrak.
Iritzi kritikoa
Liburua uste baina gehiago gustatu zait, nahiz eta batzuetan istorioan kokatzeko zaila izan, denboran atzerapausuak nabariak baitira. Laura MIntegik ondo baino hobeto adierazten ditu pertsonaien sentimenduak uneoro, baita maitasunak ekar ditzakeeen gorabeherak ere.
Erreseñaren egilea: Meder Arsuaga
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina