2024(e)ko apirilaren 22(a), astelehena

AITAREN ETXEA- KARMELE JAIO

 



SINOPSIA

Ismael bi urtez egon da bere eleberria idazten, halere, istorioa aurrera eramatea ahalegin handia suposatzen ari dio, ez du sormenik. Aldi berean, bere emaztea Jasone, geroz eta urrunago nabaritzen du, izan ere, aldi batean idazki bitxi bat aurkitu zuen, beraz amorante bat zuelako susmoak sortu zitzaizkion. Hori gutxi izango ez balitz, bere alabak etxean ez daudela onartu behar du, ez direla bere neskatxo txikiak jada, horrek eragin handia izango du bere bihotzean. Ismaelek Eibarren haurtzaro bitxia izan zuen, eta bere aitak ezarritako “gizonezkoen” urratsak apurtu eta Liberekin harreman bitxia izan zuen. Buruhauste guzti hauekin lortuko ahal du Ismaelek bere eleberria bukatutzat ematea?

IRITZI KRITIKOA

Gehin gustatu zaidana idazlearen idazteko modu berezia izan da, Ismaelen narrazioa. Bigarren pertsonan dagoenez, irakurleari zuzentzen zaiola ematen du. Orokorrean, pertsonaiak ez dira nire gustukoak, euren jarrera gustatzen ez zaidalako. Halere, istorioan parte-hartze garrantzitsua eta funtsezkoak direla deritzot. Gutxien gustatu zaizkidan pertsonaiak: aita eta Ismael izan dira, oso pertsonai konplexuak eta hein batean gaiztoak direlako.

ERRESEINAREN EGILEA: ZURIÑE BAILE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina