2024(e)ko maiatzaren 10(a), ostirala

OLIVETTI-AITZIBER ETXEBERRIA

 


SINOPSIA

Ingrid izeneko emakumea da eleberri honetako protagonista. Bertan, Ingridi gertatutako ekintza ezberdinak eta bere pentsamenduak azaltzen dira, jatorria bere aitaren heriotza izanik. Bere ama, berak 5 urte baino ez zituenean hil zen eta Irenetaz, bere ahizpataz, duela 10 urtetik ez zekien ezer, Indiara joan eta gutun bakarra baino ez zuen jaso orduztik. Ingrid ezin izan da berarekin kontaktuan jarri aitaren heriotzaren berri emateko eta notarioarengana bakarrik joan beharra izan zuen. Testamentua ez zen espero bezain sinplea izan eta honako esaldi honekin amaitzen zen: “Nire emaztearengandik jasotako ondasun guztiak ere, beraien artean erdibanatzeko izango dira eta baita etorkizunean ager litezkeenak eta berauengandik erator litezkeen egile-eskubideak ere”. Ingridek ez zuen esaldia ulertzen, ez zekien zein gauza edo egile-eskubidez hari zen aita. Aitaren testamentuaz gain, argazki bat ere eman zion notarioak. Idazmakina zahar bat eta 1962. urtea azaltzen ziren, amaren testamentua ulertzeko beharrezkoak zirenak. Galdera hauei erantzuna bilatu nahian Ingrid bere lagun Dustyren laguntzaz inspektore lanetan hasten da, bere bizitzari esanahia bilatu nahian eta benetan bere gurasoak nor ziren jakin nahian. Aldi berean, bere lankideak zaintzen zuen agure bat zaintzen hasi zen, Matilde izenekoa, eta astean behin joaten zen berarengana. Zer lortuko du jakitea Ingridek? Egia jakingo al du? Nork lagunduko dio bere galderei erantzuten?

IRITZI KRITIKOA

Eleberriak hasiera-hasieratik pizten du irakurtzen jarraitzeko grina. Erraz irakurtzen den liburua da eta Ingriden paperean sartzea oso erraza da. Benetan, zure gurasoak nor izan diren jakiteko behar hori sentiarazten dizu. Eleberrian aldatuko nukeen gauzetako bat, Elisak hartzen duen erabakia da, zertxobait berekoia eta oso tristea. Familia alde batera uztea lan batekatik, ez dakit zein puntura arte den ulergarria hori. Egia da, ez dela justua bi gauzen artean aukeratu beharra izatea baina lana familiaren aurretik jartzea, niri ulertezina egiten zait.

ERRESEINAREN EGILEA: SARA ELZAURDI


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina