2024(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena

SISIFO MAITE MINEZ


SINOPSIA

Ane eta Mikel elkar ezagutzean bien munduak hankaz gora jartzen dira. Anek, duen guztia utzi eta berarekin alde egiten du, ezkonduta egon arren, oraingoan benetako maitasuna aurkitu duela pentsatuz. Sei urte Mikelekin kanpoan igaro ondoren, Anek bere aurreko bizitzara bueltatzea erabakitzen du. Baina ez da horren erraza. Prozesuan laguntzeko, psikoanalista batengana jotzen du, Estebanengana. Sesio horietan azaltzen du aurreko sei urteetan gertatutakoa. Bikoteak, Managuara alde egin zuen. Hasieran, biek izugarrizko maitasuna sentitzen zuten, baina pixkanaka arazoak agertzen joan ziren. Gauzak horrela, hirugarren gizon batekin harremanetan hasten da. Honekin nahi gabeko haurdunaldi bat izan ondoren etxera itzultzea erabakitzen du. Esteban, psikoanalista, erabat txundituta dago Anek kontatutakoarekin, eta kasuarekin laguntzeko, Karmeleren laguntza jasotzen du. Horrela, honekin maitemindu eta ateratzen hasten dira, nahiz eta Esteban ezkonduta egon. Terapiarekin iragana aztertu, eta datuak bildu ondoren, Aneren iragana estalgabetzea lortu dute.

IRITZI KRITIKOA

Liburu hau nire gustokoa izan da, maitasunezko istorio bat kontatzeaz gain, harremanen inguruan hausnartzea eragin didalako. Maitasuna inoiz begiratu ez dudan begiekin ikustea eragin dit, eta benetan zein konplexua izatera heldu daitekeen ulertarazi dit liburu honek. Erraza izan da irakurtzeko eta nahiko garbi ulertzen da idazleak une oro adierazi nahi duena. Niri liburu hau gomendagarria iruditzen zait, batez ere maitasuna gustuku duen jendearentzat. Baina ez baduzu guztiz gustuko genero hau, hobe da ez irakurtzea, batzuetan gehiegizkoa egiten baita.

ERRESEINAREN EGILEA: GARAZI ZUBIAURRE

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina