SINOSPSIA
Rosa Tomasekin ezkontzen da eta Nafarroako herri txiki bateko taberna eta gasolindegia hartzen dituzte haien bizimodua aurrera ateratzeko. Denbora gutxian, Rosa tratu txarrak jasotzen hasiko da Tomasengandik, hala nola, irainak eta jipoiak, nagusiki, mozkortzen denean. Gainera, tabernan berarekin lan behar izana eta Tomasen ama (gorrotatzen duena)zaindu behar izanak neska gainditzen du. Depresioan erortzen da, ez baitaki egoeratik nola atera. Halako batean, Inazio kamioiko txoferra ezagutu eta harekin harreman romantiko batean hasiko da, Tomasek honen berri ez dakiela. Rosaren egoerari irtenbidea emateko, Rosari Tomas hiltzearen ideia bururatu eta Inaziorekin batera hilketa planifikatzen du. Horretarako, Rosak Tomasekin ondo egotearen itxurak egingo ditu, honek ez ditzan susmo txarrik eduki. Gau batean, Tomas eta Rosa elkarrekin daudela, Inaziok kolpe batez hiltzen du Tomas eta haren autoa amildegi batetik botatzen dute, istripua simulatuz. Izugarrizko akatsa hilketa tokian Rosak belarritakoak galtzen dituenean, izan ere, polizia ikertzen hasten denean hauek aurkitu, Rosa eta Inazio epaitu eta kartzelan amaitzen dute.
Kontakizuna Rosaren kartzelako psikologoaren eskutik garatzen da, eta batzuetan haren gogoetak eta Rosarekin dituen elkarrizketak ere agertzen dira. Narratzaileak, psikologoak alegia, Rosak esandakoetatik kontatzen du istorioa. Elkarrizketa horietan Rosaren ahotsa nagusitzen da batzuetan.
IRITZI KRITIKOA
Liburua ez zait asko gustatu baina ez nau atsekabetu.
ERRESEINAREN EGILEA: MEDER ARSUAGA
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina