2024(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

AMEK EZ DUTE- KATIXA AGIRRE

 


SINOPSIA

Alice izeneko ama batek bere bi biki jaioberriak hiltzen ditu. Hisotria honetan, izenik ez duen protagonista seme baten ama da. Aliceri buruzko albistea irakurtzean, protagonista interesatu eginten da, eta hari buruzko liburu bat idaztea erabaktzen du, aurretik Alice eta biak lagunak baitziren. Albisteak sakonki eragiten dio, krisi pertsonalera eramaten du eta amatasunaren eta ama-senaren ideia tradizionalei buruz hausnartzera. Protagonistak Aliceren kasua ikertzea erabakitzen du, beraz, gogoratzen da Alicek eta biek lagun bat zutela komunean, Léa izeneko neska bat. Léak eta Alicek arteak ikasi zuten eta elkarrekin bizi izan ziren. Léak eta protagonistak elkarrekin topo egitea erabaki zuten, beren bizitza beti bezala kontatzeko. Alicek, bere seme-alabez, lanaz, senarrez eta abar hitz egiteaz gain, Aliceren gaia hartzen dute. Lèak Alicerekin izandako bizipen guztia kontatzen dio eta nola poliki-poliki Alice harengandik urruntzen joan zen bezala azaltzen dio. Etxera bidean, Léarekin elkartu ondoren konturatu zen ez zuela liburuaz idazteko gogorik. Liburua utzi nahi zuen, inori interesatuko ez zitzaiola uste baitzuen. Protagonistak Aliceri buruzko epaiketetara joaten hasi zen. Protagonista hara eta hona zebilen, eta bat-batean Jakes ezagutu zuen, beltzaran ederra zen eta bera bezala Aliceren epaileengana joaten zen. Alicek eta Jakesek jateko geratzea erabaki zuten, dirudienez Jakesek Aliceri buruzko informazio asko baitzekien, eta informazio horrek liburua amaitzeko balio zion. Bazkalorduan apaindu eta joan egin zen, baina bat-batean bere senarrak deitzen dio eta semea hospitalean dagoela esaten dio. Egoera ikusita, protagonistak ospitalera joatea erabakitzen du. Epaiaren eguna heldu da. Alice bere seme-alaben heriotzaren errudun izateko zorian zegoen. Epaileak bere seme-alaben heriotzaren erruduna Alice dela bermatzen du, baina kartzelan sartu gabe.

IRITZI KRITIKOA

Liburu honi hamarretik 7 emango nioke. Liburua oso polita da , baina nik uste dut trama pixka bat gehiago izan beharko lukeela. Autore asko aipatzen ditu eta azaltzen ditu, baina ez dut oso garrantzitsua ikusten. Nola hitz egiten duen amei buruz asko gustatzen zait, erditu, hazi, bularra eman eta guzti horrek ez baitio behar duen balioa ematen. Zaila da ama izatea, eta jende askok uste du haurra ikustea besterik ez dela, eta kito. Baina ez, oso zaila da. Liburuko nire pertsonaiarik gogokoena Léa da. Dibertigarria eta oso ulerkorra ikusten dut. Gainera, liburuaren zati batean, Léak protagonistari azaltzen dio Alcek karrera uztea pentsatu zuela, ez baitzuen jarraitzeko indarrik, eta berak, joaten utzi beharrean, esan zion berak jarrai zezakeela, talentua zuela eta berak ahal zuela.Alicek ezin duela uste duenean Léak lagundu izana oso polita iruditzen zait. Izenburuak garrantzi handia du liburuarekin. "Amek ez dute" titulua amatasunaren mitifikazioaren aurkako kritika da. Nik uste amek ustez "egin behar ez dutenaz" hitz egiteko espazio gisa uzten duela, adibidez, amek ez dutela negatiboak izan behar, ez dutela amaren rola utzi behar...

ERRESEINAREN EGILEA: ALAITZ ARAIA FIORILO VARGAS

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina