2024(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

AMEK EZ DUTE- KATIXA AGIRRE

 


SINOPSIA

Alice izeneko ama gazte batek bere bi seme-alaba txikiak hil omen ditu. Albiste izugarri hau, izena ez duen protagonistari heltzen zaio, zehazki ume txiki bat (Erik) izan duen ama berri bati. Honek Alice edo Jade izenez gogoratzen zuen bezala ezagutzen du, aspaldian lagunak izan baiziren. Krimen honek erabat aztoratzen du ama berria, eta idazle sutsua delarik, horren inguruko ikerketa pertsonal bati ekiten dio. Bere xede nagusia krimenaren zergatia ulertzea da, lehen aldiz ama izateak dakarren ondorioak antsietatea sortzen baitio. Hasieran, bere lagun minarekin, alegia Léarekin, Aliceri buruz hitz egiten dute, iraganeko kontuak oroitzen. Bertatik lortutako informazioak bere burua nahasi baino egiten du, momentu oso latzak pasa baizuten. Hala ere, aurrera jarraitzeko ahalegina egiten du. Informazio gehiago eskuratzeko, Aliceren epaiketetara joatera erabakitzen du. Horrela, zenbait egunetan zehar toki berdinera abiatzen da, beti egunean amatasunaren idea hausnartuz. Zerk bultzatu ote zuen Alicek bere umeak hiltzea eta bera ere hori egingo balu?. Dena den, epaiketan emakumeak ez du ez malkorik ez negarrik isurtzen, baizik eta tonu hotz batez aurkezten da. Azkenean, Alice erruduna bezala aitortzen da baina, ez dute kartzelara eramango. Hau da, erantzukizun penalatik salbuetsita dago.


IRITZI KRITIKOA

Niri liburu hau oso hunkigarria iruditu zait, ama baten kezkak erakusten baitigu umea izan ostean. Bestetik, ulertu dudan bezala, kritika bezalako bat egiten du. Alegia, honen inguruan ez dira ikerketa askorik egiten eta ondorioz amaren egoera hilketarekiko ez dago ondo argituta. Horrez gain, emakumeen egoera psikologikoki ez da behar den bezala aztertzen. Beraz, amaren eskuetatik jaioberri askoren hilketak gertatzen omen dira, baina zergatia ez da inoiz argitzen. Haren haritik, titulua aproposa iruditu zait (AMEK EZ DUTE). Azken finean, amek gizarten zenbait sakrifizio egin behar dute eta ondorioz mugak edo limiteak dituzte. Ezin dute nahi dutena expresatu, ezin dute nahi duten bezala jokatu… Ulermenaren aldetik, maiz hitz ezin ditut ulertu, gehienak teknikoak edo espezifikoak baiziren. Gainera, istorioaren egitura pixkat nahastu egin dit, batez ere kontakizunen ordenak aldatzen zirelako. Hori dela eta, gustatuko litzaidake estrukturatuagoa izango balitz. Laburbilduz, nobela hau irakurtzea merezi duela esan dezaket, baldin eta hizkuntza ondo jorratuta badaukazu. Amatasunaren gaian asko sakontzen da eta polita iruditzen zait, batez ere gazteok, ama baten sakrifizioak kontuan hartzean badituzte.

ERRESEINAREN EGILEA: MANSUNI GURUNG

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina