2024(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

OLIVETTI- AITZIBER ETXEBERRIA





SINOPSIA

2008an Ingriden aita hil egin zenean, testamentu bat utzi zien bi alabei, Ingrid eta bere ahizpari, Irene. Testamentu horretan, aitaren zein amaren ondasun guztiak ematen zizkien. Ingrid harrituta geratzen da, bere ama, Elisa, txikia zenean hil baitzen. Aitak gutun bat utzi zion amaren ondasunak zeintzuk ziren azalduz, eta barruan, idazmakina baten argazkia agertzen zen, besteak beste. Olivetti idazmakina bat zen. Ingrid eta bere lagunak, Dusty-k, Ingriden gurasoen etxean aurkitu zuten. Elisaren adiskide bati esker, Luis , ama fisika kuantikoan aditua zela ikasi zuten, baita bi gurasoak “Olivetti” izeneko zientzia talde baten parte zirela ere. Horrez gain, amak, zientzialaria zenez, alde egin behar izan zuela adierazten zuen, erregimen frankistaren agintariek zelatatzen ari baitziren. Istorioa aurrera joan ahala sektretu gehiago aurkitzen ditu eta bere amari buruz ikasten du.

IRITZI KRITIKOA

Liburua oso interesgarria iruditu zait. Istorio polita da eta Ingriden ikuspuntua ondo azalduta dago. Ingridek sentitzen duena oso argi adierazten du idazleak eta ez da zaila bere egoera ulertzea. Oso errez ulertzen da eta ez da luzeegia. Orokorrean, liburu interesgarria da.

ERRESEINAREN EGILEA: EIDER CARRASCO

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina