2024(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

SISIFO MAITE MINEZ- LAURA MINTEGI



SINOPSIA

Anek berrogei urte inguru ditu eta Jon Goitia izenko gizon batekin ezkonduta dago. Bi alaba dituzte Eunate eta Irantzu izenekoak . Behin bere sei urteko alaba Gurutzetara eraman behar izaten du kolpe baten ondorioz eta bertan Mikel zirujau plastikoa ezagutzen du. Handik gutxira, elkar maitemintzen dira eta duten guztia alde batera utzita handik batera ihes egita erabakitzen dute bizi berri bat hasteko asmoz. Managuarantz abiatzen dira eta han Mikelek segituan aurkitzen du lanpostua bertako ospitalean. Ane txora txora eginda dago, ez du sekula horrelako desiorik sentitu inorengandik, gainera, denbora pasa ahala sentimendu hori gero eta bortitzagoa bihurtzen da. Aneri ezinezkoa zaio minutu bat bera ere harengandik urrun egotea, une oro berarekin egoteko beharra baitu. Lana dela eta denbora gutxiago igarotzen dutenez eromen eraso bat izaten du, beraz, lasai dadin Solentinameko irletara ihesaldi bat egiten dute. Bertan arazo berberaren aurrean aurkitzen dira eta azkenean, San Franciscora abiatzen dira. Han Mikelek bere ikasketak jarraitzen ditu eta Ane berriz ere bakardadean sentitzen da. Anek Roberto izeneko mutiko bat ezagutzen du eta denboraldi batez haren maitale izkutua izaten da. Berarekin dagoen bitartean, abortu natural bat izaten du eta hori dela eta bien artekoa amaitu egiten da. Azkenaldian noraezean dabil ez baidaki zer egin bere bizitzarekin eta azkenean, Mikel bertan utzita alde egiten du bertatik. Etxera bueltatzean Jon erabat kezkaturik dago bere emaztearen utzikeriagatik eta psikologoarenera eramaten du lagun diezaion egoerari aurre egiten. Esteban, honen psikologoa izanik, Aneren laguna den Karmelerekin hitzartzen da gaixoaren inguruan hitz dezaten. Egunak igaro ahala emakumeaz maitemintzen da eta noizean behin geratu egiten dira, nahiz eta ezkonduta dagoen. Egunez egun Anek ordurate bizi izandakoa azaltzen dio Estebani, baita bere haurtzaroa nolakoa izan den ere. Dioenez, umea denetik amak berarekiko izan duen jarrerarak pentsarazi du sekula ez duela maite izan. Ordea, bere ahizpa Amaiarekin harreman estuagoa duela nabari du. Hori dela eta sarritan galdetu izan dio bere buruari ea ama biologikoa ote den. Horrez gain, zenbaitetan ikara sentitu izan du ohartzean bere amaren bide berbera hartu izan duela, hau da, bizitzan sortutako arazoak ikusezin bihurtu eta aurrerantz jarraitu duela horiei konponbidea bilatu ordez. Azken finean, isilean gordetakoak kaltea besterik ez diote egiten ezin baitu bere egunerokoa normaltasunez bizi etengabe segika dituelako. Bestalde, Anek ezin dezake gehiago gorde ezkutuan hainbeste urte daramatzan sekretua eta behin Estebani dena azaltzen dio. Amaia Aneren ahizpa droga kontuetan sartua zebilen eta behin intimitatea bilatzeko asmoz txoko bazter batera joan zen. Ahizpa kezkaturik zegoen eta birritan pentsatu gabe bere arrastoak jarraitzea erabaki zuen. Bat-batean Ane ezkutalekutik atera zen eta eztabaidatzen hasi ziren . Hain zegoen haserre eskuartean zeraman ziringa kendu ziola eta segidan, barruan zer izan zezakeen pentsatu gabe, eskumuturrean zitatu zion. Momentu hura izan zen Amaia ikusi zuen azken aldia.

IRITZI KRITIKOA

Ene uste apalean erraz irakur daitekeen liburua da, hasi orduko jakin-mina baita irrika ere sorrarazten baidizu. Amodio istorioak gogoko dituen orori gomendatzen diot maitasunaren inguruan gogoeta ugari egiten baititu, besteak beste, zerk bultza zaitzakeen hasiera batean hainbeste gustuko zenuen pertsona hura maitatzeari uztea. Hori ez ezik, iraganak edonoren bizitzan zer garrantzia duen ere azaltzen du, hala nola, iraganean bizitakoak ondorio lazgarriak ekar diezazkizukeela etorkizun batean. Bestalde, istorioan zehar pertsonai nagusiak duen arazo psikologikoa Sisiforen mitoarekin alderatzen du.

ERRESEINAREN EGILEA: LUTHIEN FERNANDEZ OYARBIDE

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina