SINOPSIA
Sofia Petrovna Sobietar Batasuneko herritar bat da, mekanografo gisa jarduten duena bertako editorial batean. Mediku ospetsu baten alarguna denez, bere itxaropen guztiak semearengan ditu jarrita. Nikolái, ingenieritza ikasten ari den gazte perfekzionista bat da.
Sofiak, Sobietar Iraultzaren aldeko giroa gustoko du, bere semeak bezala, zeina gazteetatik “Komsomol” erakundeko kide den. Sofiaren bizitza, bere lanean eta semaren zaintzean oinarritzen da bereziki baina denbora ateratzeko gai da bere lagun Natasharekin egoteko.
Urte batzuk igarota, Nikolái, ingeniari eder eta langilea bihurtzen da zeinak Leningradotik hurbil dagoen herri batean lan egiten duen. Izan ere, egun batean dena aldatzen da. Sofiak lan egiten duen lantegian atxiloketak egiten hasten dira; Sofiak asko miresten duen zuzendaria, lankideak… Baina egoeraren gailurra, Nikolái atxilotzen dutenean gertatzen da. Hortik aurrera Sofiari mundua gainera etortzen zaio, orain arte erabat ezezaguna zaion mundu batean ikusten da. Kartzela eta polizia-etxeetan ilara luzeak egin behar izan ditu, lorik gabeko gauak… Horrenbestez, egoera konpontzearren informazioa eskuratzen saiatuko da, semaren atxiloketaren arrazoia zein izan den jakiteko, non dagoen jakiteko… Eta prozesu guzti honek hilabeteak emango dizkio.
IRITZI KRITIKOA
Nire aburuz, Sofia Petrovna liburua, tristea eta sakona izan da. Izan ere, familia askoren egoera kontatzen baitu, non emozioak isiltasunean mantentzea behartzen duten. Eszena dramatikoak eta odoltsuak ez dauden arren hunkitu eta tristarazi egiten zaitu liburuak transmititzen duen sufrimendu hori.
Hala ere, badaude zenbait gauza aldatuko nituzkeenak, Adibidez, Natasha edo Aliken pertsonaiei sakontasun gehiago emango niekeen; haien sentimenduei eta ikuspuntuei bereziki.
Bestalde, izenburua aproposa iruditzen zait. Azken batean, protagonistaren izen abizenak baitira. Bere izena soilik agertzean erakusten du istorio hau bere inguruan joango dela. Beste izenburu bat jartzekotan, “Isiltasunaren zigorra” jarriko niokeen, arestian aipatu dudan bezala sentimenduak ezkutatzea beharra ikusten baitu.
Nire pertsonaia nagusia, Sofia izan da, bere indarra eredugarria dela iruditzen zaidalako. Azken batean, ikusten delako ama batek zer egingo lukeen bere semea salbatzeko.
Azkenik, liburu honek gogeta eginarazten du, nola sistemek pertsona arruntak zapaltzen dituzten, eta nola, gehienetan, egia onartzea baino errazagoa den gezurra esatea eta sinestea, min gutxiago egiten baitu.
ERRESEINAREN EGILEA: ANA IZAGIRRE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina