SINOPSIA
Ane arazo psikologikoak dituen emakume bat da, ama da eta senarra du. Baina 6 urtez etxetik joan zen inorri ezer esan gabe, eta istorioa Anerekin hasten da psikologoarekin batera dagoela, etxera bueltatu ondoren. Esteban Mugarri psikologoari gertatutakoa kontatzen dio. Orain dela sei urte gutxigorabehera, Aneren sei urteko alaba erori eta zauri bat egin zuenean, medikuarengana eraman zuen. Bertan Mikel ezagutu zuen, alaba sendatuko zuen zirujau plastikoa, sudurra hautsi baiztuen. Ane eta Mikel maitemindu egin ziren, eta Aneren sentimenduak oso handiak zirenez, ihes egin zuen harekin bere familia baztertuz. Ameriketara joan ziren, hiri desberdinak zeharkatuz. Horietako batean, beste gizon bat ezagutu zuen, eta berriro ere ihes egin zuen, oraingoan bere herrialdera itzuliz. Baina Ane etxera itzultzean, oso deprimitutua dago; beraz, bere arazo psikologikoen atzean (depresioa, traumak...) zer dagoen aurkitzea izango da psikoanalistaren lana, eta horretarako bere langun mina Karmeleren eta bere senarraren laguntza izango ditu. Azkenean, kostata, Anek Sisiforen mitoarekin zerikusia izango duen traumaren jatorria jakinaraziko du.
IRITZI KRITIKOA
Ez da irakurri ditudan liburuetatik gustokoenetakoa, nahiz eta oso interegsarria egin zaidan Aneren kasua ezagutzea eta psikoanalistak egindako lotura filosofikoak ulertzea. Beraz, gomendatuko nuke, bereziki psikologiaren inguruko gaiak gustoko dituzten pertsonei. Hala ere, batzuetan nahiko korapilatsua zen ulertzeko, denborazko jauzien ondorioz.
EGILEA: AINARA ALBISU
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina