Liburuak Sofia Petrovna-ren bizitzaren inguruan hitz egiten du eta Sobietar Batasunean garatzen da 1930eko hamarkada inguruan . Sofia mediku ezagun baten alarguna da, eta Nikolai izeneko seme bat du. Senarra hiltzean argitaletxe batean mekanografa moduan hasten da lanean eta bertan Nataxa ezagutze du. Nikolai Alik izeneko lagunarekin etxetik joaten da ingeneria ikasteko helburuarekin. Egun batean, Nikolai atxilotuta eramaten dute sobietar batasunari leiala izan ez delako usteetan . Honen aurrean Sofia asko larritzen da ez daki bere semea zergatik eraman duten ezta ondo dagoen ere. Nataxak eta Alik laguntza eskeiniko diote Sofiari semea aurkitu dezan baina ez dute ezer lortuko eta Sofia bakarrik geldituko da.
IRITZI KRITIKOA
Liburu hau partzialki gustatu zait. Irakurterreza den arren, ulertzea gehiago zailtzen da, izan ere, erabilitako hitz eta teknizismo ugariek testuaren maila igotzen dute. Gaiari dagokionez, gomendagarria da Sobietar Batasunari buruz zerbait jakitea. Honen inguruan jakinduria ezak liburuaren ulermena oztopa dezake.
EGILEA: HELEN HILADGO REPES
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina