SINOPSIA
Liburua 1992an kokatzen da, Bosnia gerran zegoenean. S., liburuko protagonistak, garai tragiko honetan emakume gisa izandako esperientzia kontatzen du.
Dena hasi zen soldadu bat bere eskolan sartu eta hango ikasle eta jendeari gimnasioan biltzeko agindu zuenean. Handik, esparru batera eraman zituzten, non gizonak eta emakumeak banatu zituzten. Alde batetik, emakumeak egoera zailak bizi izan zituzten, non urreak utzi behar zuten, janari nutritiborik apenas jaten zuten, bainugelak izugarriak ziren eta gainontzekoa imajina dezakezue. Bestalde, ez zekiten benetan zer gertatzen ari zen gizonen aldean, baina zurrumurruek esaten zuten soldaduek hiltzen zituztela.
Egun batean “emakumeen esparrura” eraman zuten S. eta bertan 6-7 neska gehiago ezagutu zituen. Neska hauek sexu jostailu gisa erabiltzen zituzten soldaduentzat. Ia gauero neska bat aukeratzen zuten, behin eta berriz bortxatu ahal izateko. Zorionez, N. komandante baten emazteak, pixka bat errazago bizitzen lagundu zien. Leku honetan, S. soldaduen jeneral buruarekin egoera bat ere izan zuen. Normaltasuna bilatzen zuten biek, beraz, konpromiso bat hartu zuten, non Jeneralak S. maiteko zuen eta S.ek opere bai. Horrek ez zuen esan nahi bizi izan zuen izugarrikeria gelditu ez zenik.
Egun haiek laster amaitu ziren beste tropa batekin trukatuko zutela agindua jaso eta gero. Horrela Zagrebera eraman zuten, eta han iheslari bihurtu ziren. Baina hau guztia baino lehen, zerbait tragikoagoa gertatu zen, S. haurdun zegoen. Ez zegoen pozik eta gorrotoa sentitu zuen haurrari, bere bizitzarako zama bihurtuko balitz bezala. Esparruko laguntzaileek etxeak aurkitzen lagunduko lituzkete edo beren familiekin itzultzeko modu bat aurkitu. S. izan zen zortedunetako bat. Suediara joatea aukeratu zuen. Bera eta beste talde txiki bat bertara iritsi zirenean, G.rekin topo egin zuen, bere eskolakide zahar batekin. Berarekin bizitzea proposatu zion eta hala egin zuen.
Denbora baten buruan, estatuak etxe bat eta diru pixka bat eskaini zizkion, beraz, G.ren etxetik joan zen. Handik gutxira, "bere" haurra ere erditu zuen. Zama kenduta zegoen azkenean, ordea, haurra adopzioan jartzearekin gatazkan zegoen.
IRITZI KRITIKOA
Liburua espero baino gehiago gustatu zait. Istorioan ematen diren gaiak oso sakonak dira. Izan ere, gaur egun horrelako gaiak nabari dira, besteak beste bortxaketak. Pertsonaiak ez zuten izenik, baizik eta letra bat soilik, eta horrek nahiko nahastu ninduen, letra batzuk errepikatzen baiziren nahiz eta pertsonai desberdinak izan. Nire pertsonai gustukoena S. izan da, oso penagarria izan baita berak bizi duena. Aldiz, gustatu ez zaizkidan pertsonaiak, noski, soldaduak dira, emakumeek hauengandik tratu txarrak jasan baituzte. Nire ustez, horrelako liburuak gehiago landu beharko lirateke, gai garrantzitsuak aipatzen baitituzte. Isotorioaren amaieran, ez digu zehazki esaten ea S.k umea adopzioan uzten duen, baina nire ustez umea abandonatu (adopzioan utzi) du. Berak, gehiegi sufritu zuen eta ez dut uste prest zegoenik lan gehiago hartzeko.
ERRESEINAREN EGILEA: MAUSAMI GURUNG
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina