2024(e)ko azaroaren 9(a), larunbata

HAN EZ BANEGO BEZALA- SLAVENKA DRAKULIĆ

 



SINOSPIA

1992an kokatzen da liburua, garai horretan Bosniako gerran zeuden. S. protagonista da eta bere esperentzia kontatzen du. Dena hasi zen, soldaduak agindu ziotenean bere ikasleekin gimnasioara joateko besteekin biltzeko. Denei autobus batean kargatu ziren, Kroazia eramateko asoarekin. Han esparru baten gelditu ziren hainbat hilabetez. S.ri egun batean emakumeen gelara eramen zuten, han beste zortzi emakume zueden. Bertan mota guztietako gauzak egiten zieten emakumeei, bortxatu, tratu txarrak eta jo egiten zieten. Ezin zen beste inorekin fidatu gelako neskato bat engainatu eta tratu txarrak eman zizkiotenetik hil zen arte. Handik gutxira Kroaziara eramen zioten, leku horretan beste emakume batzuekin bizi da, eta konturatu zen tratu hobea jasotzen zutela. Bere ahizparekin, J. , topo egin zuen, baina laster berriro agurtu beharko ziren, Esloveniako lehengusinarekin bizitzera zioalako J.-k. Suediara joan aurretik hasi nintzen zorabioak izaten, eta ospitalera joan zenean esan zioten 5 hilabeteko ontziratze zuela. Suediara joan eta S.-k bizitza berri bat hasi zuen, ez zen erraza izan egokitzea, baina pixkanaka egin zuen, oroitzapen txarrak atzean utzi eta lehen izan zuen bizitza ahaztu besterik ez zuen egin nahi. Hainbat hilabete haurdun egon ostean, erditzeko unea iritsi zen. S. buruan zuen ez zuela haurra nahi eta adopzioan emango zuela. Baina haurra izan zuenean, benetan adopzioan ematea onena ote zen pentsatzen hasi zen. Azkenean haurtxoari maitasuna hartzen hasi zen.


IRITZI KRITIKOA

Gehien gustatu zaidana izan da Bosniako gerra hobeto ulertu ahal izan dudala: emakumeek jasandako tratu gogorra, egoera larrietan bizirauteko dituzten moduak, eta pertsona askok maite zituzten pertsonak nola galdu zituzten. Pertsonaien izen osoak jartzea besterik ez nuke aldatuko; horrela, ez litzateke hain erraza nahastea. Bestela, dena oso ondo dago. Ez dakit egia esaten badut ea izenburua aproposa den ala ez, oraingoak badu zerikusia baina nire ustez hobea izan daiteke. Esate baterako, nik irakurri nuenean izenburua beste istorio bat espero nuen, beraz nik beste bat jarriko nioke, adibidez, Bakarrik Gerraren barruan edo Biziaren azalean: bizitzaren borrokan. Nire pertsonaiarik gustukoenak emakumeen ikasgelakoak eta N. izan dira, elkar babesten eta laguntzen saiatu direlako. Aldiz, gehien gorrotatu ditudanak soldaduak dira, emakumeak bortxatu eta gaizki tratatu dituztelako.

ERRESEINAREN EGILEA: GREATINE AGHO AMED

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina